Gesto por la paz, koordinakundeak azken manifestazioa egin zuen atzo eta han egon ginen zarauztar talde bat. Giza eskudideen alde eta ETAren jardun armatua salatzeko askotan atera gara kalera eta oraindik ere askotan atera beharko dugu benetako bakea lortu arte. Pausoz pauso egin dugu orain arte bidea. Mantxoegi. Baina tira !. Gestoren azken adierazpena entzutean ezin ahaztu biktimak eta Txuri. Sufrimendu gehiegi bizi izan du gure herriak eta benetako bizikidetzaren alde asko dago egiteko oraindik.
M.Gandhi. Ez dago bakerako biderik, bakea da bidea.