Eskerrik asko

Pozik gaude alderdiak zarautzen lortutako emaitzekin, baina aldi berean onartzen dut ez dela espero genuena gertatu. Aurrerapauso handia eman dugu, 2007an baino 760 boto gehiago lortuta. %37ko igoera da hori. Udaletxean ordezkapena zuten alderdien artean, gainera, gu gara igo garen bakarrak, eta garaipen argiak erdietsi ditugu zenbait hauteskunde mahaitan. Harro gaude ere kanpainare garapenaz: gure egitasmoaz hitz egin dugu luze eta zabal, gure proiektu eta lan ildo nagusiak, eta aurrera nola eraman nahi digugun azalduz. Hori izan da gure kezka nagusia.

Bilduren agerpenak goitik behera aldatu du Udaleko mapa politikoa. Uste dugu elkarrizketaren eta ahaleginaren legealdia izango dela. Guk nekaezin jarraituko dugu lanean, dela gobernu taldean dela oposizioan, kanpaina guztian zehar nabarmendu dugun bezala, krisi garai gogorrak bizi ditugulako, eta hemen, bestelako eztabaidetatik haratago, zarauztarren beharrei modu eraginkorrean erantzutea delako benetako lehentasuna.

Zarauzko eremua nabarmen gainditzen duen hauteskunde fenomeno politiko baten ondorio dira herriko emaitzak. Atzo alkate berriari esan nion bezala, orain gestioaz hitz egiteko garaia da.

Bihotzez eskertzen dugu zarauztarrek gugan jarritako konfiantza eta babes zabala. Ez diegu hutsik egingo. Sasoiko dago gure alderdia eta inoiz baino gogo handiagoa dugu lanean jarraitzeko, herriak hobera egin dezan.

 

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *