Itsasoaren kolpea

Zarauzko malekoia.

Atzokoa egun tristea izan zen zarauztarrontzat. Min handia ematen du hasi besterik ez den bizitza bat hain modu krudelean zapuzturik ikustea. Ezikusiarena egiten dugu, baina horrelako tragediek pentsatu nahi duguna baino ohikoagoa den errealitatea gogorarazten digute. Datu bat: une honetan Gipuzkoan jaiotako 300 haur baino gehiago daude Foru Aldundian babesean.

Epaitegiek argitu beharko dute guztia, baina dirudienez azken kasu honetan hainbat faltore nahasten dira: pobrezia, giza-bazterketa, atzerritartasuna eta genero-indarkeria, besteak beste. Azken finean, fenomeno beraren adierazpen desberdinak dira:  geroz eta berekoiagoa eta indibidualistagoa den, eta bortizkeria guztiz barneratuta duen gizarte batenak, alegia.

Hitz egin dezakegu departamentuez, erakundeez, batzuen eta besteen ardurez, protokoloez, lan-ildoez eta kontzientziazio egitasmoez. Esan dezakegu gogorragoak izan behar dugula tratu-txar egoeren aurrean, eta adi egon behar dugula halakoak salatzeko. Hainbat gauza esan ditzakegu, denak borondate onarekin. Eztabaida behar-beharrezkoa baita. Baina guzti horren atzean olatuak bezala kolpatzen gaituen galdera dago: nolako gizarte mota eraikitzen ari gara, eta batez ere, eraiki nahi dugu ?.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *