Txakolin eguna

Romero Amestoy, Imanol Lasa, Jose Inazio Manterola eta Luis Saizar

Zarautzek urteko ekitaldirik berezienetako batekin esango dio agur aurtengo udako programazioari: Turismo Bulegoak eta Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenak antolatuta, Mahats-Bilketaren jaialdia ospatuko da larunbat honetan. Jaialdia urteekin hazten joan da, eta baita egitaraua ere. Larunbatekoa 10:30ean hasiko da, “Natura eta Txakolina” izeneko bisitaldi gidatuarekin.
Parte-hartzaileek Talaiberri upeltegia ezagutu eta ibilbide ederra egin ahal izango dute itsaslabarreko mahastietan zehar. Ondoren, bertatik bertara ezagutuko dute edaria nola egiten den pausoz pauso eta dastatzeko aukera ere izango dute. Bi ordu ingurukoa izango da bisita. Interesatuek Turismo Bulegora deitu beharko dute, 943830990 telefono zenbakira. 11:00etan, berriz, txistulariekin kalejira izango da herriko kaleetan barrena. 12:00etan, udaletxeko plazan, Mahats-Bilketaren jaialdiko unerik bereziena iritsiko da: urteko lehen muztioaren aurkezpena. Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapena osatzen duten upeltegien mahatsa prentsatuko da bertan, eta bertaratutako guztiek topa egin ahal izango dute muztioarekin. Ohitura da ekitaldia herriko bi pertsona omentzeko aprobetxatzea. Aurtengo honetan, Romero Ameztoy Kirkilla jatetxeko jabea eta Jose Mari Zuazobide omenduko dituzte. Ameztoy aitzindaritzat jo daiteke, bera izan baitzen bere Txakolin Egunean jatetxeko eguneko menuan txakolinarekin platerak prestatu zituen lehena, orain dela bost bat urte. Zuazobidek, berriz, 26 urte daramatza Euskal Asteko desfilerako karrozak prestatzen, huts egin gabe. Zorionak biei !!!!. Eguna ondo bukatzeko, 18:00etan, II Ardi Txakur lehiaketa San Pelaion. Primerako eguna udarari agur esateko.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *