2011 urteko Zarauzko inauterien aurkezpena Euskalduna tabernan. Herriko eragileekin antolatutako festa.
MUSIKA ETA KALE ANIMAZIOA INAUTERIETAKO OSAGAI NAGUSIAK
Zarautzek Inauteriak bete-betean ospatuko ditu aurten ere, asteburu honetan. Turismo Bulegoak hainbat ekitaldi antolatu ditu herriko talde eta eragile desberdinekin elkarlanean, musika, lehiaketak, jolasak eta kale animazioa oinarri gisa hartuta. Urtetik urtera gure herria hazten ari den ospakizun hau biziberritzea da egitarauaren helburu nagusia. Hori eman zuten aditzera atzoko aurkezpenean. Bertan Andoni Ibarguren Gazteria zinegotzia, Maria Garrastazu(Zurekin), eta Udaberri Jubilatuen Elkarteko ordezkari Bernardo Martin eta Usoa Ortiz de Zaratek eta ni neu egon ginen. Denon arteko lana izan da aurtengo inauteriak antolatzea.
Festak hainbat berritasun izango ditu, aurreko urteetakoekin alderatuta. Hala, bihar, ostirala, musika saioa egongo da Jon Urbieta antzezle, aurkezle eta dj ezagunaren eskutik, 19:30etatik 22:00etara Musika Plazan. Orain arte ekitaldirik ez zen antolatzen ostiraletan. Larunbatean, 18:30etatik 20:00etara, mozorrotutako koadrilen kalejira-lehiaketa izango da Musika Plazatik abiatuta, Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatuta. Aldez aurretik izena ematea komeni da Turismo Bulegoan, eta egunean bertan, berriz, Txiki Polit tabernan. Banakako mozorroek ere hartu ahal izango dute parte.
Jakes Arregi Lasa
Nire lehen iloba bere gurasoekin, Joseba eta Maider. 2011-02-25 jaio zen.
UDABERRI dantzan
Zarauzko jubilatuak dantzan udaberri eraikuntzan. Los jubilados de Zarautz bailan todos los últimos sábados de cada mes en el Hogar
Zarauzko I. Sagardo Eguna
I. Sagardo Eguna antolatu dute Zarauzko Turismo Bulegoak eta Zurekin Ostalarien elkarteak. Dastaketak, musika eta beste hainbat ekitaldi izango dira
I. SAGARDO EGUNA ZARAUTZEN

Larunbat honetan, hilaren 22an, I. Sagardo Eguna ospatuko du Zarautzen, Turismo Bulegoak eta iragan urtean sortutako Zurekin ostalarien elkarteak antolatuta. Denboraldi berriko sagardoa dastatzeaz gain, egitarauak beste hainbat aukera eskainiko ditu, hala nola bertsolariak, trikitilariak edota sagardotegi menuak. 11:30ean ekingo zaio festari, kalejirarekin, txistularien eta Etxe eta Montte eta Aratz eta Erlantz trikitilarien eskutik –azken horiek zarauztarrak-. 12:00etan, udaletxe aurrean, Tolare elkarteko Gipuzkoako hamaika sagardotegi ezberdinetako sagardoa probatu ahal izango da, horien artean Arizia herriko sagardotegikoa, eta sardinak jarriko dira parrilan, edariaren lagungarri. Hiru euroko prezioan, txotxa eta hiru sardina eskainiko dira. Iñigo Manzisidor ‘Mantxi’ bertsolari zarauztarrak eta Iñaki Gurrutxaga oriotarrak girotuko dute plaza.
Lurraldebus en Zarautz

La mejora en la movilidad es un tema prioritario en la agenda de cualquier municipio y hoy quisiera anunciaros algunas de las mejoras que hemos ido logrando para todos los zarauztarras. El transporte público interurbano de Urola Kosta y su conexión con Donostialdea se verán remodelados próximamente, ya que en estos momentos se están negociando los nuevos servicios y horarios que el adjudicatario deberá cumplir. A través de la blog, quiero anunciar que tras las distintas gestiones realizadas con Diputación vamos a poder dar respuesta a una serie de necesidades que considerábamos prioritarias. Por ejemplo, los autobuses de Lurraldebus irán hasta la zona de hospitales en determinados horarios, en lugar de terminar en Amara, lo que permitirá a los zarauztarras que tengan que acudir a hospitales hacerlo en un solo viaje.
Zarauzko Errege kabalgata
Zarauzko erregeen kabalgata. Llegada de los Reyes Magos de Oriente a Zarautz. 2011-01-05.
Bizar Zuriren iritsiera
Bizar Zuri
Errege Magoen kabalgataren bezperan, Bizar Zuri Zarauzko kaleetan barrena abiatzen da. Lege zahar Enparantzan denon eskutitzak jasotzen ditu.