Ipuin kontaketa

Kontalaria

Kontalaria izeneko egitasmoaren berri eman dugu gaur Zarauzko udaletxeko pleno aretoan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarri du martxan, eta Euskara Zerbitzuarekin izandako elkarlanari esker, Zarautz izango da parte-hartzen duen herrietako bat, larunbat honetan. Euskadiko hogei herritan burutuko den espazio ludikoa da Kontalaria. Espazio horretan, pantaila bat eta bideo-kamera bat egongo dira, eta  herritarrek aukera izango dute kontu-kontari aritzeko, denen artean ipuin kolektibo, interaktivo eta audiobisual bat osatuz.

Jarraitu irakurtzen

Txosnak

San Pelaio jaiak. Zarauzko gaztetxoak udaletxe aurrean.

Maria Eizagirre Garatek  Diario Vascon  idatzitakoaren harira, argi eta garbi utzi nahi dut ez dela Zarauzko Udalaren asmoa, inolaz ere, “txosnak mapatik desagertaraztea”. Are gehiago, urtero baimenak ematen zaizkie herriko auzoetako festa guztietako txosnei, eta kirol talde eta elkarte sozialek antolatutakoei; garbiketan, edukiontzi berriak, komunak, hesiak eta oholtzak jartzerakoan, edo instalazio elektrikoarekin ere laguntzen zaie.

Horrelako jardueren atzean, Udalak bere egiten dituen eta bultzatu nahi dituen balore, printzipio eta politika batzuk daude: boluntariotza, herria eraikitzea, edota elkartegintza indartzea eta hainbat eragileren jarduera ekonomikoki ahalbidetzea. Gurekin Jai osatzen duten zenbait elkartek badute horren berri; zerbaitegatik aritu gara haiekin elkarlanean ekitaldiak antolatzerakoan inolako arazorik gabe.

Jarraitu irakurtzen

Quiksilver King of the Groms.

Europako surfaren etorkizuneko proiekturik onenak Zarautzen bilduko dira ostiralean eta larunbatean, aurreneko aldiz. Quiksilver King of the Groms 16 urtez azpiko munduko txapelketarik garrantzitsuenaren Europako finala herrian izango da estreinakoz, hamabost urtetik gora Capbretonen (Frantzia) eman ondoren. Eta larunbatean izugarrizko ikuskizuna Munoan, 23:00tik aurrera eta lehen aldiz Zarauzko hondartza, leku berezi eta eder hau, piztu egingo dugu, eta akrobazia itzelak ikusi ahal izango ditugu. Horretarako, iluminazio teknika berritzailea daukatela ziurtatu du Quiksilverreko ordezkari Daniel Dumigek. Hau guztia aurrera errealitate bihurtzeko Gallo, Haritz, Adur «Pukas», IBan San Martin,…. askok ibli gea lanean. Lortu dugu !!!!.

Jarraitu irakurtzen