Iñaki libre !!!

Iñaki !!!!. Gaur zutaz gogoratu naiz. Euskal gizartearen gehiengo osoak aspalditik bazekiena berretsi besterik ez du egin epaiak: Egunkaria ixtea bidegabekeria larria izan zela, eta auzi bidegabe horren barruan auzipetutako guztiak errugabeak zinetela. Aurrerantzean, zuen izena zikindu eta zuen duintasuna zalantzan jartzeko asmoa dutenek ez dute dagoeneko heldulekurik edukiko. Espero zen albistea izanagatik, poztasuna ez da txikiagoa.

Jarraitu irakurtzen

Egunkaria libre !!!!

Hilaren azken asteazkenean udal batzarra izango dugu. EAJ-PNV eta EB-Aralar alderdiek ondorengo mozioa aurkeztuko dugu.

Duela sei urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Herritarrak kalera atera ziren erabaki hori ozen salatzeko. Mobilizazioek oihartzun handia eduki zuten, eta harrezkero hainbat elkartasun keinu jaso dituzte euskarazko egunkariaren langileek eta, batez ere, auzipetuek. ‘Egunkaria Auzia’-k, ordea, aurrera jarraitzen du, eta azaroan hasiko da sumario nagusiaren epaiketa
Jarraitu irakurtzen