Lapurdi kaleko herritarren hitza

Lapurdi Kalea. Zarautz. 2012-01-22

Bilduren Udal Gobernuak Lapurdi kalean dituen asmoen inguruan bizilagunek duten iritziari pultsoa hartu nahi izan dio EAJ-PNVk. Duela zenbait egun iragarri zuen Bilduk kalean norabide bakarra ezarri nahi duela, horrela 160 aparkaleku lortuko dituelakoan eta herria dagoen aparkaleku gabeziari aurre egiteko balioko duelakoan. EAJ-PNVko zinegotziok zalantzak dauzkagu neurri horren egokitasunaren inguruan. Horrenbestez, Udal batzordeetan gure jarrera finkatu aurretik, gutuna bidali nahi izan diegu Lapurdi kaleko bizilagunei kalean zentzu bakarra jartzea nola ikusten duten jakite aldera. Etxe-atarietan ere jarri dugu duguna. 

Dagoeneko hasi gara herritarren erantzunak jasotzen eta guztiak izan dira oso aberasgarriak. Informazio guztia gure web orrian duzu. Zerorrek ere iritzia eman edo ekarpenik egin nahi izatekotan, idatzi iezaguzu eaj-pnv@zarautz.org helbide elektronikora. Asko estimatuko dugu. 

Ez da hau egingo dugun azken iritzi bilketa. Udal Gobernutik kanpo egon arren herritarrengandik eta herriko talde eta elkarteengandik gertu jarraitu nahi dugu, denontzat Zarautz hobe bat egin ahal izateko. 

 

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *