ZABORREN KUDEAKETA

EAJko hautagaiak Urtetako zabortegian. Zarautz, 2011-05-17

Herri ederrean bizi gara, ingurune pribilegiatuan. Baina Zarautzek, bizi kalitatearen, jasangarritasunaren eta ingurugiroaren ikuspegitik, puntu beltz bat dauka: Urtetako zabortegia.

Urtetako zabortegia ahal bezain laster itxi behar da. Hori da EAJ-PNVren apustu nagusietako bat. Baina helburu hori lortzeko, behar bezala kudeatu behar ditugu zaborrak. Gure hondakinen kudeaketa oso gai serioa da. Zaborrarekin ez dago miraririk. Ezin da golpean desagertarazi, eta ezta ezkutatu ere. Kudeaketa zuzena eta irrealista egin behar da.

EAJ-PNVren apustua Europar eredua jarraitzea da. Eredu honen ildo nagusiak hauexek dira:

1º.- Prebentzioa.

2º.- Birziklatzea eta konpostajea.

3º.- Gure hondakinen balorizazio energetikoa bilatzea.

4º.- Ahalik eta gutxien bota zabortegira.

1.- PREBENTZIOA: Hondakin onena sortzen ez dena da.

 2.- BIRZIKLATZEA ETA KONPOSTAJEA: Zarauztarrok eta gipuzkoarrok sortzen ditugun zaborren %43 baino gehiago birziklatzen dugu. Hori dela-eta, hondakinak ondoen kudeatzen dituzten herrialdeen pare gabiltza (Alemania, Suedia, Finlandia…).

Beraz, gipuzkoarrok eta zarauztarrok asko eta ondo birziklatzen dugu.

Egia da badagoela zer hobetu. Horregatik, EAJ-PNVrentzat, ezinbestekoa da birziklapena kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren bitartez bultzatzea. Eta jakina, baita materia organikoa biltzeko balio duen bosgarren edukiontziaren hedapenaren bitartez ere.

Ez gaude atez-ateko sistemarekin ados. Ez gaude inposaketak onartzearen alde. Ez dugu nahi Zarauzko kaleak eta etxeko-atariak zabor poltsez beteta edukitzea.

 3.- BALIOZTATZE ENERGETIKOA:  Beti egongo da birziklatu edo konpostatu ezingo den zaborraren zati bat. Erdaraz ‘Fracción resto’ deritzon  horretarako, bere energia aprobetxatzearen aldeko apustua egiten dugu errausketaren bitartez. Hau da Europako herrialderik aurreratuenetan egiten dutena. Bide batez, argi utzi beharra dago, duela urte askotatik, Europako errauskailu asko hiri erdian kokatuta daudela (Londres, Paris, Viena, Monaco, Bartzelona…).

 4.- ZERO BERTIDOA: Lanean jarraituko dugu Gipuzkoako hirigune-hondakinen zabortegiak ixteko, Urtetatik hasita. Zabortegiak zarrastelkeria (despilfarroa) dira. Kiratsa dakarte eta ez dira jasangarriak.

Gure konpromisoa hemendik hasten da: Urteta itxi eta Zarauzko puntu beltz hau desagertarazi.

Zubietako errauskailua martxan jarri bezain laster lortu ahal izango da helburu hori. Urteta auzo honetako bizilagunek merezi dute, sufritu duten guztia sufritu ondoren.

Hauteskundeen azken txanpa honetan, argi dago Bilduk irabaziz gero atez atekoaren aldeko apustua egin eta sistema inposatuko digula zarauztar guztioi. Guk gure apustua zein den argi azaldu dugu. Zarauztarrei garbi hitz egin behar zaie. Guk Europan egiten denarekin bat egiten dugu. Beste batzuk ematen dute Santimamiñeko kobazuloetara itzultzea proposatzen dutela. Zarauztarrek, igande honetan, besteak beste, arazo honi aurre egiteko proposamenak kontuan hartu eta botoa eman beharko dute.

Urtetako auzokideei argi eta garbi esan diegi 2013 bukaera-2014 hasierarako Urteta behar bezala itxi egingo dugula eta zaborren kudeaketa serioa eta egokia egingo dugula Europan bezala. Bai ingurumenari, bai birziklatzeari, eta atez-atekoari ezezko borobila.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *