Urteta, noiz itxiko da ?.

Urtetako zabortegia.

 

Urola Kostako EAJko bozeramaleek –Zarautz, Zumaia, Orio eta Getaria- eta Aiako alkate Igor Iturainek erantzuna eman zioten atzo prentsaurreko bidez joan den astean Bilduko alkateek eta Udal Elkarteko lehendakariak hondakinen bilketaren inguruan eginiko adierazpen bateratuari. Bertan, Bilduri eskatu zioten zehazteko “noiz eta nola itxi behar duen Urteta” –itxiera 2014. urterako zegoen aurreikusita-, eta nola eragingo dion Zarauzko zabortegiari Bizkaiak Gipuzkoako zaborren zati bat jasotzea ahalbidetzen zuen hitzarmena luzatu ez izanak.

Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako zabortegiak itxi

Beasain, Azpeitia eta Zarauzko EAJ-PNVko bozeramaleok,  eta Batzar Nagusietako kide den Arantza Tapiak,  Bilduri  gaur Foru Arauaren barruan hondakinen kudeaketaren inguruan hartutako konpromisoak betetzeko eskatu diogu, birziklapenerako, konpostajerako eta balioztatze energetikorako aurreikusitako azpiegiturei bide emanez, eta modu horretan Sasieta (Beasain), Lapatx (Azpeitia) eta Urtetako (Zarautz) zabortegiak adostutako epeetan ixtea bermatuz -2013, 2014 eta 2014, hurrenez hurren-. Helburu horrekin, bakoitzak bere udaletxean registratutako mozioa   ere kaleratu dugu:  Urtetako zabortegia-Mozioa-2011-09-28.

2007an gehiengoz lortutako akordioaren arabera, hiru udalerriok erantzukizunez eta elkartasunez jokatu behar izan genuen, gure herrietako zabortegietan urtero Donostialdea eta Txingudiri zegozkien 130.000 tona hondakin jaso behar izan baitdugu; 45.000 Sasietan, 35.000 Lapatxen, eta 25.000 Urtetan. Horrek ahalbidetu du egoera “jasanezinean” zegoen Donostia-Errenteriako San Marcos zabortegia ixtea. Hondakinen beste zati bat Bizkaiara eramaten da. Akordioak jasotzen zuenez, Donostialdean eraikiko zen balioztatze energetikorako gunea, hondakinen zikloari amaiera eman, eta Gipuzkoan zabalik dauden hiru zabortegiak ixteko.

Bilduren Foru Gobernuak erakutsitako “indefinizioa” dela-eta, zabortegiok beren bizitza erabilgarria luzatu behar izateko arriskua “benetakoa eta serioa” da. Tapiak gogorarazitakoaren arabera, “joan den asteazkenean Batzar Nagusietan egindako Osoko Bilkuran ebazpen proposamena aurkeztu genuen, Bilduri eskatuz arlo honetan orain arteko ekinbidea, gehiengoz onartutakoa, jarrai dezan. Orain arte esaten zuten beraiek iritsi aurretik hartutako erabakiak zirela, eta lehen alderdi guztiak ez zeudela ordezkatuta. Gaur egun guztiok dugu ordezkapena; aurretik adostu genuena berretsi dugu, eta ez dago hori ez betetzeko inolako aitzakiarik”. Ea zer gertatzen den asteazkenego udal batzarrean.

 

Jarraitu irakurtzen

ZABORREN KUDEAKETA

EAJko hautagaiak Urtetako zabortegian. Zarautz, 2011-05-17

Herri ederrean bizi gara, ingurune pribilegiatuan. Baina Zarautzek, bizi kalitatearen, jasangarritasunaren eta ingurugiroaren ikuspegitik, puntu beltz bat dauka: Urtetako zabortegia.

Urtetako zabortegia ahal bezain laster itxi behar da. Hori da EAJ-PNVren apustu nagusietako bat. Baina helburu hori lortzeko, behar bezala kudeatu behar ditugu zaborrak. Gure hondakinen kudeaketa oso gai serioa da. Zaborrarekin ez dago miraririk. Ezin da golpean desagertarazi, eta ezta ezkutatu ere. Kudeaketa zuzena eta irrealista egin behar da.

EAJ-PNVren apustua Europar eredua jarraitzea da. Eredu honen ildo nagusiak hauexek dira:

1º.- Prebentzioa.

2º.- Birziklatzea eta konpostajea.

3º.- Gure hondakinen balorizazio energetikoa bilatzea.

4º.- Ahalik eta gutxien bota zabortegira.

 

Jarraitu irakurtzen