LIDERGO SENDO ETA ARGIA BEHAR DU ZARAUTZEK

EAJ-PNVk Urola Kostako alkatetzetarako hautagaiak aurkeztu genuen igande goizean , Otzarreta jatetxean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Joseba Egibar, GBBko lehendakari eta Eusko Legebiltzarreko bozeramalea. Hantxe geunden  zerrendaburu denak: Jon Redondo (Orio), Aia (Igor Iturain), Zumaia (Montse Arana), Andoni Aristi (Getaria) eta ni Zarauzko alkatetzarako hautagai bezala.

Dagoeneko osatua dugu hautagaitzaren zerrenda osoa. Horrez gain,hauteskunde programaren ildo nagusiak, mamitze bidean diren herriko proiektuak, egiteke daudenak, eta gure alderdiak proposatzen dituen beste batzuk biltzen dituen dokumentu luzea ere adostu dugu. Azken hilabeteetan “sukalde lanetan”  herriko hainbat eragile eta pertsonekin biltzen ari gara, geure ideiak azaltzeko eta kontrastatzeko, eta gure proiektua osatzeko ekarpen berriak jasotzeko.

Herriko bizilagunen benetako beharrak eta desioak zeintzuk diren ezagutzea, baina hori bezain garrantzitsua da aurrera nola eraman ditzakegun zehaztea, ilusioari uko egin gabe, baina kudeaketa proiektu errealista eta arduratsu batekin. Egungo egoera ekonomikoaren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da erakunde publikoek zorroztasunez, efizientziaz eta gardentasunez jokatzea. Gure alderdiak zerbait erakutsi badu, kudeaketarako eta lanerako gaitasuna da, egoera zailetan ere. Hori da gure bereizgarria.

Zarautzek lidergo sendo eta argia behar du alkatetzatik, ideia garbiak, eta herritarren behar nagusiei erantzuna emateko erabakitzeko gaitasuna edukiko dituena: etxebizitza, jarduera ekonomikoen sustapena… Oinarri hori gabe, zaila da herriak nahi dugun erritmoan aurrera egitea, egoera ekonomikoa hobea edo okerragoa izan. Badauzkagu pertsonak, badauzkagu ideiak, eta badauzkagu balore eta konbikzio sendoak.

 

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *