Xabinaitor

Xabinator zarautzen

Superheroi euskaldun ezaguna protagonista duen antzezlan komikoa, Zarautzera iritsiko da datorren larunbatean, hilaren 19an, Zurekin Ostalarien Elkartearen eta Turismo Bulegoaren eskutik. 22:30etatik aurrera izango da, polikiroldegian, eta sarrerak ondorengo establezimenduetan eros daitezke, 12 euroko presiona: Eguzki, Itxaso, Itxas Lur, Haritza, Kupela, Xoxoa, Arrano, Etxaiz, Naparrak eta Gaztelu. Euskarazko antzerkiaz gozatzeko parada bikaina izango da, helburu nagusia ikusleak barre egitea eta ondo pasatzea duen obrarekin. Azpimarratu behar da bertan egongo direla Egoitz Lasa zarauztarra, eta Zizurkilen jaioa den arren, gure herrian bizi den Ainere Tolosa. Ea sarrera guztiak agortzen diren !!!.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *