haizea leizaola Lizaso

Haizea Leizaola Lizaso. 2011ko lehen zarauztarra.

Urtero bezala, Zarauzko Euskara Zerbitzuak arropaz eta opariz osatutako otarra, eta ‘Egizu lo’ disko-liburua eman dizkio 2011an herrian jaiotako lehen umeari. Aurtengo lehen haurra Haizea Leizaola Lizaso izan da, urtarrilaren 6an jaio zen, Errege Egunean, eta Karmel Leizaola eta Inmaculada Lizaso bere gurasoek, ostegunean, jaso zuten opari berezia. Lo-kantak eta ipuin liburua dakartza ‘Egizu lo’-k, eta urtean Zarautzen jaiotzen diren haur guztien gurasoei bidaliko zaie, gutun batekin batera, alde batetik zorionak emateko, eta bestetik, familiak hizkuntzaren transmisioan duen garrantzia nabarmentzeko.

Gutunarekin batera, hiru-orriko bat ere bidaliko die Euskara Zerbitzuak, gurasoen hizkuntza-tipologiaren arabera talde bakoitzarentzako mezu zehatzak emanez. Bertan, besteak beste, euskarak Zarautzen duen indarra nabarmentzen da, eta ondorioz, haren ezagutzak eta erabilerak seme-alaba jaioberriaren bizitzan izango duen garrantziaz eta tokiaz hitz egin zaie gurasoei, hizkuntza txikitatik barnera dezan animatuz.

Bestalde, iaztik haur jaioberriak anai-arreba zaharragorik baduen hartzen da kontuan; hala den kasuetan, lehenengo seme-alabari oparitu zaion lo kanten CDaren eta ipuin-liburuaren jarraipena diren beste CD eta liburu bana oparitzen dizkie.

Urtero, lehen haurrari opari gisa egiten zaion otar berezia hilabete batez Zarauzko denda bateko erakusleihoan egoten da erakusgai, aitzakia horrekin herritarrei kanpainaren berri emateko aprobetxatuz. Aurten Bengoa dendan egon da. Atzoko ekitaldian, zera  gogoraratu nien:  oraingo jaioberriak direla etorkizunean Europako hizkuntzarik zaharrenaren osasun ona bermatuko dutenak.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *