Naziogintza, elkarlanean

 

Captura de pantalla 2021-09-23 a las 9.28.07
Zuzeu webgunea. 2021-09-23.

Izurriteak agerian utzi ditu herri honen autogobernuaren indarguneak eta ahuleziak. Osakidetza edota gure zaharren egoitzak, esaterako, ondo baino hobeto kudeatu dira eta bat-batean hartu dira erabaki erangikorrak. Aldiz, Sanchez presidenteak, gure herriko eskumenei burla eginez, aldiro-aldiro telebistatik aditzera ematen zituen pandemiari aurre egiteko erabakiak. Denok ari begira nola zapaltzen zituen orain arte lortutakoak, eta aldi berean ezin ezer egin, egoera larrian baikeunden.

Gaitza gainditzen ari garen honetan, beste kontu batzuk ditugu hizpide, besteak beste,  euskararen osasuna. Hezkuntzan ez omen dira emaitza txukunak lortzen ari, eta kalean ere ez omen dugu gure aurrekoek egiten zuten maiztasunez egiten. Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, azkenengo adierazpenetan azaldu du bere kezka. Ez da berria eta Karmelo Landak ere bat egiten du egoera horrekin. Bi euskaldun, bi abertzale nahiz eta muturka dabiltzan bi alderditako kide izan. Nire ustez hortxe dago koxka. Gure artean ika-mikan gabiltzan bitartean besteak dira nagusi.

Jarraitu irakurtzen

Euskeraren etorkizuna sarean

Informatika

Gaurko Urola-Kostako Hitzak oso erreportai intesgarria dakar Onintza Letek idatzia. Mundua II, sarean. Nola ari den gure mundua aldatzen, euskararen etorkizuna internet sarean eta egin beharreko lana etorkizunera begira aztertzen dute barruko bi orrialdetan. Imanol Epelde zarauztarra eta Maite Goñi Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleek asko dakite gaia hauetaz eta sakon ari dira lantzen teknologi berrien erabilpena irakaskuntzan. Gazteak ez  direla libertitzen euskerarekin sarean, esan diote Zarauzko Antonianoko ikasleek Imanoli orain dela gutxi pasatako galdeketa batean. Ikerketaren emaitza batzuk argitaratu ditu Zuzeu albistarian irakasle zarauztarrak. Benetan interesgarria.

Jarraitu irakurtzen