Atzokoa egun tristea izan zen zarauztarrontzat. Min handia ematen du hasi besterik ez den bizitza bat hain modu krudelean zapuzturik ikustea. Ezikusiarena egiten dugu, baina horrelako tragediek pentsatu nahi duguna baino ohikoagoa den errealitatea gogorarazten digute. Datu bat: une honetan Gipuzkoan jaiotako 300 haur baino gehiago daude Foru Aldundian babesean.
Epaitegiek argitu beharko dute guztia, baina dirudienez azken kasu honetan hainbat faltore nahasten dira: pobrezia, giza-bazterketa, atzerritartasuna eta genero-indarkeria, besteak beste. Azken finean, fenomeno beraren adierazpen desberdinak dira: geroz eta berekoiagoa eta indibidualistagoa den, eta bortizkeria guztiz barneratuta duen gizarte batenak, alegia.
Kontalaria izeneko egitasmoaren berri eman dugu gaur Zarauzko udaletxeko pleno aretoan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarri du martxan, eta Euskara Zerbitzuarekin izandako elkarlanari esker, Zarautz izango da parte-hartzen duen herrietako bat, larunbat honetan. Euskadiko hogei herritan burutuko den espazio ludikoa da Kontalaria. Espazio horretan, pantaila bat eta bideo-kamera bat egongo dira, eta herritarrek aukera izango dute kontu-kontari aritzeko, denen artean ipuin kolektibo, interaktivo eta audiobisual bat osatuz.
Hoy los medios de comunicación realizan una crítica del concierto de Barricada celebrado el sábado en el campo de rugby de Asti. La verdad es que coincido con casi todo lo que dicen. El grupo rozando el sobresaliente, el comportamiento de la gente fue mágnifico y el trabajo de los voluntarios del Zarauzko Rugby Taldeaexcelente. Todos hemos aprendido muchas lecciones de esta historia que todavía no ha terminado,… y hasta aqui puedo leer. Para quien quiera leer los enlances a las críticas realizadas en los medios, aqui van los links,…