Txosnak

San Pelaio jaiak. Zarauzko gaztetxoak udaletxe aurrean.

Maria Eizagirre Garatek  Diario Vascon  idatzitakoaren harira, argi eta garbi utzi nahi dut ez dela Zarauzko Udalaren asmoa, inolaz ere, “txosnak mapatik desagertaraztea”. Are gehiago, urtero baimenak ematen zaizkie herriko auzoetako festa guztietako txosnei, eta kirol talde eta elkarte sozialek antolatutakoei; garbiketan, edukiontzi berriak, komunak, hesiak eta oholtzak jartzerakoan, edo instalazio elektrikoarekin ere laguntzen zaie.

Horrelako jardueren atzean, Udalak bere egiten dituen eta bultzatu nahi dituen balore, printzipio eta politika batzuk daude: boluntariotza, herria eraikitzea, edota elkartegintza indartzea eta hainbat eragileren jarduera ekonomikoki ahalbidetzea. Gurekin Jai osatzen duten zenbait elkartek badute horren berri; zerbaitegatik aritu gara haiekin elkarlanean ekitaldiak antolatzerakoan inolako arazorik gabe.

Jarraitu irakurtzen

Gurekin Jai. Elkarrizketa eta negoziazioa.

Azken egunotan Gurekin Jai Taldeak izugarrizko kanpaina bat jarri du martxan beraien egoera zein den adierazteko eta udaletxearen erabakiak salatzeko. Zenbait puntutan arrazoia daukate baina nire ustez oraindik ez dute egi guztia esaten. Udaletxeak behin eta berriro esan die herriko txosnei babesa emango diela orain arte bezala baina ezin duela txosna politikoei inongo dirulaguntzik eman. Norbaitek ulertuko al luke PNV, PP edo SEGIri ekitaldi politikoak ordaintzeko diru publikoa erabiltzea ?. Ezinezkoa da. Baina onartzen det beste eragile batzuk badaudela Gurekin Jai barruan ( AEK, feministak,…. ) laguntza, babesa eta dirua behar dutenek beraien urteko jarduera aurrera eramateko. Oraindik egun batzuk falta dira eta elkarrizketa eta negoziaziorako denbora badago. Ea denon artean akordioa lortzen dugun. Gora Pelayo !!!!.
Jarraitu irakurtzen