Positibotasuna

zuzeu

Edozein gertaera baloratzerakoan, bi aukera daude: botila erdi hutsik, edo erdi beteta ikustea. Gehienetan bigarrengoa egiten dut nik, izaeragatik ziurrenik, baina baita ere sinetsita nagoelako onura gehiago ekartzen dituela jarrera horiek, eta eraikitzaileagoa delako gauza onak azpimarratzea, txarrekin itsutzea baino.

Atzo omenaldia egin zion Zarauzko Udalak José Ignacio Iruretagoiena ETAren biktimari. Alderdi guztietako ordezkariek parte hartu zuten, haren familiari babesa adieraziz. Adierazpen instituzionala, ordea, ez zen aho batez onartu, EH Bilduk ez baitzuen sinatu. Batzuk horretan jarri dute fokoa beraien irakurketan, ekitaldia iluntzen duelakoan. Nik nahiago dut gauza positiboekin gelditu, asko egon baitziren.

Jarraitu irakurtzen

Biharko plenoa

Zarauzko Udaletxea.

Hileko azken asteazkenean, ohikoa denez, zarauzko udalbatzarra izango dugu. Bihar jorratu behar diren gaien artean gure alderdiak aurkezten duen mozioa dugu: zaborren bilketaren gaia. Gaurko hitza irakurri ondoren eta jakinda zarauztarron zalantzarik handiena hondakinen bilketa dela, edo horrela adierazi zioten gure udal gobernuko zinegotziei, uste dut asmatu egin dugula gai hau eztabaidan jartzean. Zer gertatuko da bihar ?. Gure mozioa aho batez onartuko al da  ? Bihar ikusiko, bihar kontatuko.

Jarraitu irakurtzen