HITZAREN Argazkia

Urola Kostako HITZA 2010/04/13

Ostiral arratsaldean banatu genituen Zarauzko Antoniano aretoan Salbatore Mitxelena literatur sariak. Jendez gainezka zegoen aretoa; irabazleak, gurasoak, irakasleak, epamahi kideak eta euskara zerbitzuko kideak. Pertsona multzo hartan bi pertsona oso bereziak zeuden, Iñaki Uriaren aita- amak.   Urola-Kostako hitzan azalean agertutako  Gari Berasaluzeren argazki hau izan genuen hizpide. Une hunkigarria eta euskaldunon artean gutxitan ikusten dena. Amesgaiztoak bukatuta, oso pozik zeunden. Zorionak !!!

Jarraitu irakurtzen

Iñaki libre !!!

Iñaki !!!!. Gaur zutaz gogoratu naiz. Euskal gizartearen gehiengo osoak aspalditik bazekiena berretsi besterik ez du egin epaiak: Egunkaria ixtea bidegabekeria larria izan zela, eta auzi bidegabe horren barruan auzipetutako guztiak errugabeak zinetela. Aurrerantzean, zuen izena zikindu eta zuen duintasuna zalantzan jartzeko asmoa dutenek ez dute dagoeneko heldulekurik edukiko. Espero zen albistea izanagatik, poztasuna ez da txikiagoa.

Jarraitu irakurtzen