Egin beharreko apustua

 

Herri batek hizkuntza behar du, herri izateko. Hizkuntza batek, berriz, komunikabideak behar ditu XXI. mendean hizkuntza osasuntsua eta normalizatua izateko. Eta komunikabideek, azkenik, bideragarritasuna lortu behar dute existititzeko eta etorkizuna izateko. Irakasle garaian emandako filosofia klaseetan bezala, silogismoa bukatuz, esango nuke edozein herri, nazio edo komunitatek hedabide propio eta indartsuak behar dituela bere burua finkatzeko eta munduan kokatzeko, benetan bere buruaren jabe izan eta beste batzuen menpeko ez izateko. Hedabideak herri baten isla direlako, baina aldi berean herri horren ikuskera eta nortasuna egituratzen dutelako.

Jarraitu irakurtzen

Euskeraren etorkizuna sarean

Informatika

Gaurko Urola-Kostako Hitzak oso erreportai intesgarria dakar Onintza Letek idatzia. Mundua II, sarean. Nola ari den gure mundua aldatzen, euskararen etorkizuna internet sarean eta egin beharreko lana etorkizunera begira aztertzen dute barruko bi orrialdetan. Imanol Epelde zarauztarra eta Maite Goñi Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleek asko dakite gaia hauetaz eta sakon ari dira lantzen teknologi berrien erabilpena irakaskuntzan. Gazteak ez  direla libertitzen euskerarekin sarean, esan diote Zarauzko Antonianoko ikasleek Imanoli orain dela gutxi pasatako galdeketa batean. Ikerketaren emaitza batzuk argitaratu ditu Zuzeu albistarian irakasle zarauztarrak. Benetan interesgarria.

Jarraitu irakurtzen

Imanol Epelderen kritika

Euskarazko hedabideak asko egiten ari dira euskararen alde, baina badago oraindik ere zer egin galanta. Gaur irakurri dut Imanol Epelde zarauztarrak Urola-Kostari eginiko kritika. Ez nuen hau espero. Imanolek badaki nola dabiltzan egunero zenbaki berri bat ateratzeko, baina egia da ere, urteak pasata, proiektuak, ez duela arrakasta handirik izan. Zarautz herri euskalduna da eta oraindik Diario Vasco da gehien irakurtzen den egunkaria. Banaketa, orriak, kalitatea, pluraltasuna,… asko izan daitezke arrakastaren falta honen . Hausnarketak alde batera utziz,  zer egin dezakegu herriko euskarazko hedabide guztiak gure herrian ondo sustraitzeko ?.

Jarraitu irakurtzen