Ibarretxe

Kursaal aretoa bete-bete eginda, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak zer esango jakin-minez geunden atzo gauean bildu ginen zientoka lagun. Gipuzkoako Diputazioak antolatutako ekitaldia egun seinalatuan burutu zen: urriaren 25ean, 171 urte lehenago –1839an– Espainiako Gorteek euskal foruak indarrik gabe utzi zituzten egun berean. Ondorengo bideoan 5 minutuko erresuma.

Jarraitu irakurtzen

Andereño aitzindariak, aitortza eta gorazarrea.

Nekane Auzmendi (beheran), Kontxita Beitia (goian ezkerrean) eta Mari Karmen Oiarbide (goian eskuinean).

Gaur Diario Vasco eta Berria periodikoak Koldo Tellatu Ikastolen Elkarteko presidenteak idatzitako iritzi artikuloa kaleratzen dute. Oso interesgarria. Hola dio.
Euskal nortasuna berreskuratzeko lanaren oinarri sendoenetako bat izan zen ikastolen mugimendua, XX. mendearen azken berrogeita hamar urteetan. Euskararen batasunarekin batera, ikastolak indar eragile ezinbestekoa izan ziren, hizkuntza eta herrigintza ikuspegi bat berreskuratzeko». «Gizartearekiko atxikimendua, askatasuna eta Euskal Herriaren izatea oinarrizko balioak izan ziren ikastolen hezkuntza proiektuan».
Jarraitu irakurtzen

Markel Olano.

Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, atzo Batzar Nagusietan burututako politika orokorrari buruzko eztabaidan esandakoak gaur izugarrizko ohiartzuna izan dute euskal hedabideetan. Bideo bat egin dut, 4 minutukoa, egoera politikoa nola ikusten duen plazaratzeko. Oso ondo aritu da Markel.

Jarraitu irakurtzen