Hauteskunde kanpainan murgilduta gaude, kasu honetan Europarrak. Euskaldunok, berriro ere, gure etorkizuna erabakitzeko beste momentu bat. Euskadi, Europar Batasunean, herri aske bat izateko, gure izaera eta nortasuna defenda dezazun. Igande honetan BOZKATU.
Agur, Lehendakari.
Ibarretxe lehendakariak politika utzi nahi omen du eta agur esan digu. Orain arte beti bete du bere hitza. Euskaldunok Ibarretxe bezalako politikoak behar ditugu. Eskerrik asko Lehendakari.
Hauteskundeak Euskadin
Bagenekin gerta zitekeela, baina oraindik gaur ezin sinestu. Legez kanporatzeei esker, PSE-EEk, PPk eta UPDk gehiengo osoa lortu dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskudeetan eta Patxi Lopez lehendakaritza ken diezaioke benetan irabazi duenari: Ibarretxe jaunari. EAJ-PNV hauteskunde kanpaina ona egin du, benetan txukuna eta aspaldiko partez denak bat egin dute hautagaiarekin. Hurrengo astetako negoziazio prozesua nola dijoan espero gelditzen naiz.