Lapurrak kartzelara.

IRUZUR FISKALAREN KONTRA TOLERANTZIA – ZERO -.

Amaieraraino iristeko alfonbrak altxatu behar badira altxako ditugu, eta berdin dio nortzuk izan diren iruzurra egin dutenak. Aberri honetan sinesten dugunok eta EAJ-PNV maite dugunok ez dugu inoiz lapurketa hau onartuko. Fiskaltzak egin duen salaketan azaltzen diren gertakariak oso grabeak dira. Erakundeetan gauden ordezkari guztiek iruzurraren aurka borrokatu behar dugu legeak ematen duen indarrarekin, iruzurra egin duenak ondorio guztiekin ordain dezan.
EAJ-PNVk amaieraraino jarraituko du, eta berdin dio nor izan den Gipuzkoako Ogasunari iruzur egin diona. Izan ere, Foru Ogasunari iruzur egiten dionak gipuzkoar guztioi egiten digu iruzur .Ustezko ikerketa batzorde berri baten irekieraren inguruan, nik garbi daukat: BAI eta BAI. Batzar Nagusietan eratzen den edozein lan-ildoan parte hartzeko prest gaude, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundia eta fiskaltzarekin elkarlanean. Izan ere, azken honek epaitegiaren aurrean karguak aurkeztu eta gero, hartu beharreko neurri egokienak hartuko ditu. Martxan jartzen diren lan-lerroak, egiturak edota organigramak bizkorrak eta eraginkorrak izan behar dute, ardura guztiak argi gera daitezen.Azkenik, esan, amaieraraino iristeko alfonbrak altxatu behar badira, EAJ-PNVk altxako ditu, eta berdin dio nortzuk izan diren iruzurra egin dutenak. Ez dago eskubiderik.

Interesgarriak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *