Getaitik erantzuna.

Getaitik erantzuna eta gonbitea jaso dut. Jon Elizegik Diario Vascon idazten duen eskutitzean. Oraindik garbi dago balea norena den eztabaidagai dela. Gogoratu honetaz zerbait publikatu nuela hementxe bertan. Dena den, horrela dio idatziak.
Eskerrikasko.
Hasierako ustekabea gainditu ondoren Getariako udalaren ordezkariok martxan jarri gara Zarauzko herriak eskeini digun oparia jasotzeko. Diogunez harrituta eta eskertuta era berean; dena den kontutan izanda zetazeoaren dimentsioak oso ondo etorriko baitzaizkigu gure hondartzetan jasaten ari garen hondar falta gainditzeko.
Erabakitzear dago bietatik zein hondartzetan lehorreratuko den balea (agian bietan, behar bezala zatikatzen bada).
Tartetxoa hau aprobetxatzen dugu, Getarian, urte guzian zehar hiribilduaren 800. urteurrena dela eta bertako historiari buruz ematen hari diren hitzaldiak sustatzeko eta bide batez gonbitea zuzentzen diogu Imanol Lasari bertaratu dadila bale famosoaren arrantza nola izan zen azaltzeko.
Erregali bitxi honek merezi duen ongi etorria emateko eguna eta orduaren zain geratzen gara, bitartean jaso ezazue besarkada haundi bat.
28.08.09 –
Getariako Udala (Jon Elizegi, Zerbitzuetako zinegotzia)
Jarraitu irakurtzen

EAJ-PNV mitina zarauzko plazan.

Azkenean kalean antolatu genuen eta jendea oso kontentu. Inoiz baino zarauztar gehiago gerturatu zen gure burukideak zer esaten zuten entzutera. Ohitura bihurtu da EAJk urte politikoaren hasierako mitina abuztuko azkenengo ostiralean egiten dena, gure herrian egitea. Azkenengo urteetan Antonianotako kiroldegian egiten zen, baina aurten udaletxeko plazan, lege zahar enparantza, egin dugu, euriari ere aurre eginez. Antolaketa bikaina izan da.

Jarraitu irakurtzen

Andy handia

Andy Panko eta Bernard Hopkins jokalariek Zarauzko 3 x 3 torneoa bisitatu zuten larunbat honetan. Lagun Aro GBC-ko bi jokalariek ongietorri ezin hobea jaso zuten Zarautzen. Ekitaldia biribiltzeko “Andy Handia” lagunartea aurkertu zen.
Jarraitu irakurtzen

Euskal Jaia 2009

Garbiñe Vitoria izan zen logotipoa diseinatu zuena.
Urtero-urtero, aspaldidanik, Zarautzek hitzordu berezia dauka euskal kulturarekin. Irailaren 1etik 9ra ospatuko da festa. Tarte horretan, askotariko ikuskizun eta ekitaldiak izango dira gurean: musika, antzerkia, bertsoak, ohiturak, karrozak, kirola…
Urteroko txapelketa eta jarduerez gain, berritasunak ere izango ditugu. Aurten antzerki saio aparta izango dugu jaiei hasiera emateko, irailaren batean, ‘Euskarazetamol’ obrarekin. Gainera, inoiz baino karroza gehiago izango ditugu: lau. Honek erakusten du beste behin herri bizia dela hau, eta zarauztarrok ez garela geldirik egotekoak. Leer más/
Jarraitu irakurtzen

Verdini Dantza Taldea

Asteazken honetan, hilaren 26an, 22:30ean, Verdini Dantza Taldeak Argira izeneko ikuskizuna eramango du Iñurritzara (San Pelaio, Zarautz), Turismo Bulegoak antolatutako udako programazioaren barruan. Minusbaliotasun psikikoa duten pertsonek osatutako konpainia da Verdini, eta dagoeneko eskarmentu handia pilatu du, seigarren ikuskizuna baitu Argira izenekoa. Oso berezia eta hunkigarria izango da. Ea dena ondo ateratzen den.

Jarraitu irakurtzen

Hondartzak garbi.

Oscar Rodriguez galiziar artista ezaguna lanean aritu da zarauzko hondartzan hondarrezko eskultura ikusgarria egiten. azkenean gaur ikusi dugu egindako lana. Benetan ikusgarria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Ingurugiro sailak hondartzen babeserako aurten garatzen ari den kanpainaren barruan kokatzen da ekintza, eta Zarauzko Turismo Bulegoarekin elkarlanean gauzatu da. Aipatutako kanpainaren leloa honakoa da: Zutaz ondo hitz egiten duen arrasto bat utzi. Hondartzak harrera egiten dizu. Errespeta ezazu. Ea urte osoan kontutan dugun.

Jarraitu irakurtzen

100 días + 1

Los días pasan y Lopez sigue atacando al anterior gobierno presidido por el Lehendakari Ibarretxe. Hoy en Noticias de Alava Ramon Zallo publica un interesante artículo. Dice así.

Gabinete López: cien días de palo y sin gobierno. Por Ramon Zallo.

ALGUNOS de los peores augurios sobre el Gobierno de Patxi López se van cumpliendo. La retórica, la inacción general -especialmente frente a la crisis- y la represión de algunas libertades han ocupado el espacio de la política. Triste balance. El contraste entre la mirada autocomplaciente del lehendakari López sobre sus 100 días de gobierno y la realidad es notable. Augura un autismo institucional mientras que, como en un vodevil, asume papeles contrarios a la tradicional defensa de las izquierdas tanto de una política de libertades como de políticas económicas y sociales progresistas. Oírle al consejero de Economía y Hacienda, Aguirre, insistir en la virtud del recorte presupuestario en lugar de en las apuestas necesarias para salir bien de la crisis, social y económicamente, refleja tanto el miedo al «socio preferente» (la ahorradora derechona) como la ausencia de un proyecto frente a las crisis.
Jarraitu irakurtzen

100 días

Ya han pasado 100 días del gobierno del PP-PSOE. Muchas cosas han cambiado desde que Lopez fue votado por el PP para acceder a la Lehendakaritza. El enfrentamiento entre los vascos en la calle es mayor. La política vasca se ha convertido en una continua campaña de marketing con foto contínua mirando a Madrid. El trabajo a realizar para salir de la crisis es nula por parte del Gobierno Vasco. Triste pero es así y de esta manera lo vamos percibiendo los vascos. Septiembre y con el nuevo curso es hora del entendimiento entre los abertzales para aunar fuerzas y dotarnos de los mejores instrumentos para hacer frente a la crisis económica y también para buscar nuevos caminos para construir Euskadi. Hay imágenes dificiles de borrar de nuestras mentes y hechos graves que no podemos olvidar.
Jarraitu irakurtzen

Pantxo eta Peio

Euskal musikazaleok derrigorrezko hitzordua izango dugu gaur Zarautzen. Pantxoa eta Peio bikoteak kontzertua eskainiko dute gaur Munoan, 23.00etatik aurrera, Turismo Bulegoaren udako programazioaren barruan. Kalitate, izen eta eskarmentu handiko bost musikarik lagunduta arituko dira: Mikel Urtxegi (eskusoinua), Michel Ducau (gitarra), J.Michel Martineau (baxua), Igor Telletxea (bateria, perkusioak) eta Ivan Allue (flautak, gaitak, etabar). Euskal musikaren historian bere alea jarritakoak dira Pantxoa eta Peio, eta horrek oso erakargarri bihurtzen ditu, Zarautz herri euskaltzalea baita inondik ere. Beraien azken diskoa 2006an atera zuten, Lurra eta Maitasuna (Elkar). Ia berrogei urteko ibilbidea duen bikotea (1969an argitaratu zuten bere lehen single-a), urte pare baten etenaldia errespetaturik, berriz oholtza gainera itzuli eta sasoi betean aurkezten zaizkigu Pantxoa Carrere eta Peio Ospital lapurtarrak.
Jarraitu irakurtzen