ELKARREKIN ETA SENDO

Iñigo Urkullu lehendakaria zarauzko malekoian. 2014-02-03

Esan ohi da gaitz guztietatik atera daitekeela alderdi onik. Denboralak ondorio larriak utzi ditu Zarautzen, Gipuzkoako kostaldean, eta Euskal Herri osokoan ere. Kalteak zenbatzeko lanak bukatu ez diren honetan, oraindik ere erne eta alerta ibili beharko dugu, iragarpenak ez baitira onak: gaurko olatu gogorrak espero dira, eta ondorengo egunetan ere aurreikuspenak ez omen dira onegiak. Hemendik nire babes eta elkartasuna adierazi nahiko nieke kalteak sufritu dituzten guztiei. Ezbehar pertsonalik ez da izan, zorionez, baina materialak bai, asko eta larriak gainera. Igandean, malekoian ikusitakoa latza izan zen. Txikizio handia izan da eta ezin asmatu zer esan Edu edo Geronimori. Zenbatetan ez duten pairatu olatuen indarra…

Gertatu ez balitz hobe, jakina, baina bada hondamenditik irakaspen positiboak ateratzerik. Oro har, erakundeen eta gizarte zibilaren jarrera itsasaldiari aurre egiterakoan eredugarria izan dela esango nuke. Bi izan dira lan horren gakoak: prebentzioa, hau da, ezbeharrari aurre hartzea ahal den neurrian; eta, batez ere, elkarlana eta talde lana. Zarauzko Udaleko aurtengo aurrekontuen definizio fase honetan, lehentasunak olatuen indarrak jarri digu eta denon elkarlana ere beharrezkoa izango da.

Jarraitu irakurtzen

Malecón sin publicidad.

Rafa Olaizola, mi compañero del PP y yo.

Zarautz contará para este verano con una ordenanza local sobre la instalación de terrazas y veladores en el malecón. Durante el último año, Rafa Olaizola y yo hemos venido manteniendo diferentes encuentros y reuniones con los hosteleros del malecón, en los que se han ido analizando conjuntamente la normativa existente en esta materia en municipios y ciudades como Hondarribia, Donostia, Iruña y Getxo. Además, se ha encargado un estudio paisajístico al arquitecto Javier Puldain Huarte, que ha analizado la distribución de todas las terrazas y sus características, sugiriendo cómo perfeccionar el mobiliario urbano y sus usos.

Jarraitu irakurtzen

Gauza txikien ardura.

Munoatik hondartzara jaisteko gaizki zegoen eta azken aldi honetan kexa asko jasotzen ari ginen Turismo Bulegoan. Azkenean lortu dugu konpontzea, argazkiak ikusi besterik ez dago, lehen eta orain. Brigada eta udaletxeko teknikariei, herritarrei- detaile zinegotziak – eskerrik asko. Denon artean egiten dugu herri bat eta hau adibide bat besterik ez da.

Jarraitu irakurtzen