Bakea, bide luzea.

Ezker abertzaleak duela egun batzuk Zutik Euskal Herria izenburuz plazaratutako agiriak denetariko erreakzio eta aburuak piztu ditu, espero zen moduan. Erreakzio horiek banan-bana aztertzera sartu gabe, gehiegizko ezkortasun eta etsipena sumatzen da giroan, agiriaren atzean dagoen mugimenduari duen garrantzia emango ez balitzaio, edo eman nahiko ez balitzaio bezala. Ulergarria ere bada errezeloa, azken urteetan hamaika aukera eta prozesu ikusi ditugulako zapuzturik. Motxila astuna daramagu bizkarrean, bai, baina aurrerantz jarraitu eta begiratzeko garaia dela uste dut.

Jarraitu irakurtzen