Quiksilver King of the Groms.

Europako surfaren etorkizuneko proiekturik onenak Zarautzen bilduko dira ostiralean eta larunbatean, aurreneko aldiz. Quiksilver King of the Groms 16 urtez azpiko munduko txapelketarik garrantzitsuenaren Europako finala herrian izango da estreinakoz, hamabost urtetik gora Capbretonen (Frantzia) eman ondoren. Eta larunbatean izugarrizko ikuskizuna Munoan, 23:00tik aurrera eta lehen aldiz Zarauzko hondartza, leku berezi eta eder hau, piztu egingo dugu, eta akrobazia itzelak ikusi ahal izango ditugu. Horretarako, iluminazio teknika berritzailea daukatela ziurtatu du Quiksilverreko ordezkari Daniel Dumigek. Hau guztia aurrera errealitate bihurtzeko Gallo, Haritz, Adur «Pukas», IBan San Martin,…. askok ibli gea lanean. Lortu dugu !!!!.

Jarraitu irakurtzen

Nazioarteko surf txapelketa. 5 izar.

Atzo aurkertu genuen. Hirugarren urtez jarraian, Zarauzko hondartzan ospatuko dugu WQS mundu mailako surf zirkuitu profesionalaren probetako bat. San Miguel Pro Zarautz izena eman diogu bost izarreko lehiaketa honi. Europako Zirkuitu Profesionaleko proba garrantzitsuenetariko bat da. Lehiaketak irailaren 1etik 6ra mundu guztiko surflari onenak bilduko ditu herrian. Azkenean lortu dugu !!!!.

Jarraitu irakurtzen