Gizarte parte-hartzea.

Gure erakundeetako kudeaketa sistemak asko ari dira aldatzen. Dagoeneko ez du balio gobernu batzordeak, udal batzarrak, eta abar. Herritarrak gure erakundeetako kudeaketan parte hartu nahi dute. Herrigintzan aritzeko modu berriak ezartzen ari dira. Hau dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak blog bat jarri du abian informazioa biltzeko eta herritarren proposamenak jasotzeko, ondoren Herritarren Partaidetzari buruzko Foru Araua egin ahal izateko. Bloga, orain arte aurkeztutako ekarpenak eta iradokizunak ezagutzera emateko eta aztertzeko tresna bat izan nahi du. Une hauetan Aldundia bilera ugari egiten ari da ordezkari politikoekin, gaian adituak direnekin, Baketikek prestakuntza emandako pertsonekin eta EUDELekin, herritarren partaidetzarekin zerikusia duten prozedurak abian jartzeko interesa duten eragileek egindako proposamenak dokumentu batean biltzeko asmoarekin.

Jarraitu irakurtzen