II. Zaldi lasterketa.

I. Zaldi lasterketa. Zarauzko hondartza. 2009/05/03
I. Zaldi lasterketa. Zarauzko hondartza. 2009/05/03

Zarauzko hondartzak hipodromorik ikusgarrienaren traza hartuko du larunbat honetan, maiatzak 1, Turismo Bulegoak zarauztar talde batekin elkarlanean antolatu duen II. Zaldi Lasterketari esker. 12:00etan emango diote hasiera lehiaketari, itsasbehera aprobetxatuta, eta ordubete eta erdi inguru beranduago bukatuko da, ondo bidean. Hamasei zaldizkok parte hartuko dute, euren animaliekin batera.

Ibilbideak zirkulu forma izango du eta Zarauzko Damaren parean egokituko dute, hondartzaren erdialdean, gutxi gora behera. 400 metro inguruko luzera izango du. Irteera eta helmuga, berriz, Gurutze Gorriaren parean kokatuko dira, sorosleen talaia aprobetxatuz. Zaldiek eta zaldizkoek hiru itzuli eman beharko dituzte lasterketa bakoitzean, 1.200 metro guztira. Iraupenak baino gehiago, zuzenguneetan garatutako abiadurak izango du garrantzia, eta nola ez, baita bihurguneak hartzerakoan izandako trebetasunak eta kokapenak ere, lasterketa bakoitzean sei bihurgune hartu beharko baitira.

Jarraitu irakurtzen