Eguraldia ETBn

Eguraldi mapa berritua erabiltzen hasi dira EITBko albistegietan. Gaur irrikitan nengoen albistegia ikusteko, baina beste gauza bat espero nuen. Mapa horretan ez da Euskal Herria osorik erakusten; Ipar Euskal Herriko hiru probintziak ez dira osotasunean ikusten, ezta Nafarroa ere -ipar-ekialdeko eta hegoaldeko zonaldea falta da-. Horrez gain, EAEko barne mugak bereiztu gabe agertzen dira, baita Ipar Euskal Herrikoak ere. TrebiƱu (Araba), berriz, bereizita ageri da. Aitzitik, Espainiako Kantabria, Burgos, Errioxa, eta Zaragoza probintziak agertzen dira. Frantziako Landak ez ditu erakusten. PSE-EE eta PPren arteko akordioan jasota zegoen EITBren eguraldi mapa aldatzea. Ez gaituzte liatuko, orain inoiz baino gehiago ZAZPIAK BAT !!!.
Jarraitu irakurtzen