MUSIKA ETA KALE ANIMAZIOA INAUTERIETAKO OSAGAI NAGUSIAK

Zarauzko inauterien aurkezpena. Kale Nagusia. 2011-03-02

Zarautzek Inauteriak bete-betean ospatuko ditu aurten ere, asteburu honetan. Turismo Bulegoak hainbat ekitaldi antolatu ditu herriko talde eta eragile desberdinekin elkarlanean, musika, lehiaketak, jolasak eta kale animazioa oinarri gisa hartuta. Urtetik urtera gure herria hazten ari den ospakizun hau biziberritzea da egitarauaren helburu nagusia. Hori eman zuten aditzera atzoko aurkezpenean. Bertan Andoni Ibarguren Gazteria zinegotzia, Maria Garrastazu(Zurekin),  eta Udaberri Jubilatuen Elkarteko ordezkari Bernardo Martin eta Usoa Ortiz de Zaratek eta ni neu egon ginen. Denon arteko lana izan da aurtengo inauteriak antolatzea.

Festak hainbat berritasun izango ditu, aurreko urteetakoekin alderatuta. Hala, bihar, ostirala, musika saioa egongo da Jon Urbieta antzezle, aurkezle eta dj ezagunaren eskutik, 19:30etatik 22:00etara Musika Plazan. Orain arte ekitaldirik ez zen antolatzen ostiraletan. Larunbatean, 18:30etatik 20:00etara, mozorrotutako koadrilen kalejira-lehiaketa izango da Musika Plazatik abiatuta, Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatuta. Aldez aurretik izena ematea komeni da Turismo Bulegoan, eta egunean bertan, berriz, Txiki Polit tabernan. Banakako mozorroek ere hartu ahal izango dute parte.

Jarraitu irakurtzen