Alderdiaren batzarra

EAJ-PNVren Aberri Batzarra. Urkullu eta Erkoreka. Bilbo. 2010-10-15. Iphone argazkia.

Atzo arratsaldean,  19:30etan, alderdiaren aberri batzarra izan genuen. Batzarkideon jakin-mina nabaria zen eta akordioaren muina ezagutzeko irrikitan geunden. Urkulluren esanetan alderdi sozialistarekin hitzartutako eskumenen inguruko akordioa primerakoa da eta aspaldiko abertzaleon eskakizuna,  azkenean lortu da. Botila erdi hutsik ikusiko dutenak egon egongo dira baina ezin da ukatu EAJ-PNVek egin duen lana Gernikako Estatutua betetzeko. Bakea eta egoera politikoaren inguruko akordioak sinatzeko ere jarri dira zenbait zutabe, nahiz eta oraindik adostuta ez egon. Akordioak Patxi Lopez alde batera utzi du, jokoz kanpo, eta oposiziotik ere lan ederra egin daitekeela erakutsi. Herri hau lideratuko genuela esan genuen eta hitza betetzen ari gara.  Bukatzeko, azken ideia bat; zein garrantzitsua den Madrilen ere, indar propioa izatea. Gure sei diputatuek, Erkoreka buru dela, izugarrizko zukua atera diote Zapateroren ahultasunari.

Jarraitu irakurtzen