EAJ-PNVk Urola Kostako alkatetzetarako hautagaiak aurkeztu genuen igande goizean , Otzarreta jatetxean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Joseba Egibar, GBBko lehendakari eta Eusko Legebiltzarreko bozeramalea. Hantxe geunden zerrendaburu denak: Jon Redondo (Orio), Aia (Igor Iturain), Zumaia (Montse Arana), Andoni Aristi (Getaria) eta ni Zarauzko alkatetzarako hautagai bezala.
Dagoeneko osatua dugu hautagaitzaren zerrenda osoa. Horrez gain,hauteskunde programaren ildo nagusiak, mamitze bidean diren herriko proiektuak, egiteke daudenak, eta gure alderdiak proposatzen dituen beste batzuk biltzen dituen dokumentu luzea ere adostu dugu. Azken hilabeteetan “sukalde lanetan” herriko hainbat eragile eta pertsonekin biltzen ari gara, geure ideiak azaltzeko eta kontrastatzeko, eta gure proiektua osatzeko ekarpen berriak jasotzeko.