Brian Currin

 

Markel Olano, Brian Currin eta Ibarretxe lehendakaria

Atzo Kursaaleko aretoa bete egin zen Brian Currinen hitzak entzuteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatu zuen, Kultura Politikoa Gipuzkoan. Bakerako perspektiba berriak Euskadin. Nazioarteko ekarpena izenburuko januraldian. Nire ustez ez zuen gauza berririk esan, baino euskal politikan eta ezker abertzalean badago zerbait gertatzen ari denaren senaile, eta denok zer den jakiteko irrikitan gaude. Gipuzkoako Diputatu Nagusia,  Markel Olano,  primeran aritu zen eta Ibarretxe alai ikusteak ere merezi izan zuen.

Jarraitu irakurtzen

Bakea, bide luzea.

Ezker abertzaleak duela egun batzuk Zutik Euskal Herria izenburuz plazaratutako agiriak denetariko erreakzio eta aburuak piztu ditu, espero zen moduan. Erreakzio horiek banan-bana aztertzera sartu gabe, gehiegizko ezkortasun eta etsipena sumatzen da giroan, agiriaren atzean dagoen mugimenduari duen garrantzia emango ez balitzaio, edo eman nahiko ez balitzaio bezala. Ulergarria ere bada errezeloa, azken urteetan hamaika aukera eta prozesu ikusi ditugulako zapuzturik. Motxila astuna daramagu bizkarrean, bai, baina aurrerantz jarraitu eta begiratzeko garaia dela uste dut.

Jarraitu irakurtzen