Zarauzko Udal Euskaltegiak laster hasiko ditu 2009/10 ikasturteari dagozkion klaseak. Datorren ikasturte berri horri begira izango den eskaintza aurkeztu asmoz, prentsaurrekoa egin dugu Maite Egiguren eta nik gaur euskaltegi berriaren egoitzan, estreinakoz. 27. ikasturtea jarriko da abian, eta herritarrei “zerbitzu egoki eta kalitatezkoa” ematen jarraitzea da asmoa. Ildo horretan, aurtengo berrikuntza nagusia euskaltegiko eraikuntza berria izango da, hain zuzen. Aurreneko aldiz, bertan emango da ikasturte osoa, hasi eta buka. Iaz Gabonetik aurrera hasi ziren klaseak ematen. Salbiden dago kokatuta, Iturribide kalea 28 eta 30ean, Osasun Zentro berriaren inguruan, Ludotekaren ondoan. Matrikulatzeko epea hilaren 23an bukatzen da. Informazio gehiago Udal Euskaltegian, Iturribide kalea 28 eta 30ean 09:00etatik 19:00etara (Tel: 943 131153 eta 943 835084 – e-maila:euskaltegia@zarautz.org). Animatu zaitez !!!!
"Lingüística y nacionalismo"
Bideo oso ona. Hitzaldi oso interesantea Juan Carlos Moreno Cabreraren eskutik. Espainiatik datozen gezurrak argitzen eta azaltzen.