Brian Currin

 

Markel Olano, Brian Currin eta Ibarretxe lehendakaria

Atzo Kursaaleko aretoa bete egin zen Brian Currinen hitzak entzuteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatu zuen, Kultura Politikoa Gipuzkoan. Bakerako perspektiba berriak Euskadin. Nazioarteko ekarpena izenburuko januraldian. Nire ustez ez zuen gauza berririk esan, baino euskal politikan eta ezker abertzalean badago zerbait gertatzen ari denaren senaile, eta denok zer den jakiteko irrikitan gaude. Gipuzkoako Diputatu Nagusia,  Markel Olano,  primeran aritu zen eta Ibarretxe alai ikusteak ere merezi izan zuen.

Jarraitu irakurtzen

Donostia 2016

 

Los Bebes de la Bulla. Donostia. 2010/04/25
Los Bebes de la Bulla. Donostia. 2010/04/25

Atzoko arratsaldea gipuzkoarron hiruburuan pasa nuen, donostiarrek antolatutako Olatu talka izeneko jaialdian zeuden ekintzetaz gozatzeko. Batek baino gehiago bezala,  zerbait desberdina edo kultur ikuskizun ikaragarri bat espero nuen baina ez zen horrela izan. Hiriko kultur taldeak eta hiritar arruntak antolatutako ekimena da,  eta horrek badu bere garrantzia. Askotan handikeriatan amesten dugu eta sorpresa, ordea, hurbiltasunaren eskutik datorkigu. Zarauztarrok ere olatu talka honen parte izan beharko genuke, geuk ere badugulako zer esan eta zer adierazi.

Jarraitu irakurtzen