Ayuso, zer urrun dago Madril!

Trilero jokoa

Atzo, beste behin ere, agerian geratu zen Euskadi eta Espainia aparteko bi errealitate direla. Gurean jokatzen ez dugun Trilero partida ikusi genuen: pilota boterea zen, eta horren inguruan zeuden jokalariak, edalontziak, mahaia eta gezurtiak, botere hori nork eskuratuko. Irabazteko, dena da zilegi joko honetan, eta atzo horixe bera egiaztatu genuen.

Espainiako politikak joko honen ezaugarri berberak ditu: gezurra, engainua eta iruzurra.  Zentsura mozioa aurkezterakoan ere joko interesak izan dituzte, eta ez berez duen helburu eraikitzailea, ez baitakigu proiekturik eta alternatibarik badagoen. Azkar batean gertatzen da dena. Txio batek irauten duena. Dena da libre, ez baitago herrigintza ikuspegirik. Inoiz jakingo al dugu, kasu honetan, zeintzuk diren horrela jokatzeko benetako arrazoiak?

Iñaki, ze urrun dago Kamerun! abestia etorri zait burura Madrilgo eta Murtziako gertaeren berri irratian ematen ari zirenean. Horrela sentitzen dut nik Espainia, zein urrun! Sekula ez dut loturarik sentitu, deskonexioa baizik; eta horrelako jokamoldeek animatzen naute haiekin oraindik ere lotzen gaituen soka moztera. Eten eta aske izan.

Jarraitu irakurtzen