Bildu, oraindik horrela !

Aurrekontuak aurkeztu, eztabaidatu eta onartzea da urteko lehen egunetan administrazio publikoek duten eginbehar nagusiena. Gure herrian, Bilduk ez du ezer aurkeztu. Herriko Gobernuaren ardatzak zeintzuk diren argitzen duen dokumentu bat ere ez. Ezta aurrekontuen bukaerako argazkiari usaina hartzea ahalbidetuko lukeen kontuen lehen zirriborro bat ere, Kultura sailaren salbuespenarekin. Arlo horretako zinegotzia, Gari Berasaluze, bere kabuz lanean hasi da eta besteeoi entzun eta agindutakoa betzen ari den bakarra izaten ari da. Eskertzekoa da.

Gaur-gaurkoz, hauteskundeetatik ia zortzi hilabete igaro direnean, Bilduk ez du Gobernu egitasmorik aurkeztu. Ez dakigu zer egin nahi duten eta zer ez. Ez dakigu HAPOk herriaren antolamendu eta garapenerako jasotzen dituen ardatzekin bat datorren. Kargua hartu zutenetik, gainerako zinegotziei informazioa ez ematea erabaki dutela besterik ez dakigu. Batzordeen funtzionamenduak gaizki jarraitzen du, ez dute nahi oposizioak Udalak antolatutako ekitaldietan presentziarik edukitzea, eta zerbait esaten zaienean begiratu txarrekin eta haserreekin erantzuten dute.

Jarraitu irakurtzen