Zarauzko bertsolari berriak

Zarauzko ikasleak 2009ko bertso jaialdian, udal kiroldegian.

 Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera antolatzen duen “Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” proiektuan parte hartu duten Zarauzko ikasleek, ikasturte amaierako jaialdia izango dute hilaren 12an, asteazkenean, Aritzbatalde pilotalekuan. Bi txanda izango dira, bata 17:30ean, eta bestea 19:00etan. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako 392 ikaslek parte hartu dute aurten bertsolaritzaren bitartez ahozko komunikazioa lantzea helburu duen egitasmo honetan, hau da, iaz baino 45 gehiago. Astearteko jaialdia lan horren erakusgarri izango da, beti ere umore onari leku eginez.

Jarraitu irakurtzen