Saltokietan euskeraz !!!

Zarauzko merkatua

Zarauzko Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du. Herriko dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa izan da ESKA EZAZU EUSKARAZ ! kanpaina. Okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan jarri dugu martxan.  Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu ditugu: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Eta inprimategian egindako kartelak banatu dizkiegu, ikusgai jartzeko. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko. Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker.

Jarraitu irakurtzen

Zinegotzien adierazpena

Egin bakea bideari. ELKARRI taldearen ekimena. 2010- Donostia.

Terrorismoa goraipatzeagatik,  uztailaren 14an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte bi zarauztarrei. Ez da histori garbi bat izan eta zarauzko zinegotzi talde batek honako adierazpen bat igorri diegu bi zarauztar hauei eta baita Audientzi Nazionalari. Honako hau dio eskutitzak:

Giza-eskubideen urraketa Euskal Herriko eta gure udaleko errealitatearen ezaugarririk nabarmenetako bat izan da azken hamarkadetan. Udal ordezkariok etengabe eskatu izan diogu ETAri jarduera armatuari uko egiteko, eta etengabe gaitzetsi indarkeria helburu politikoak lortzeko bitarteko gisa. Baina oraindik ere ETA eta bere eragina ez dira desagertu.

Beharrezkotzat eta zilegitzat jotzen dugu indarkeria terroristari aurre egitea, baina aldi berean gure ustez ezinbestekoa da borroka horretan giza-eskubideak eta oinarrizko askatasunak ardura osoz errespetatzea. Tamalez, ETAren jarduerak giza-eskubideen bestelako hainbat urraketa dakartza erantzun gisa nahi baino gehiagotan, bidegabeak diren lege edo epaiketen forma hartzen dutenak. Horren adibideak ez dira falta iragan oso hurbilean.

Jarraitu irakurtzen

Herritarren partaidetza

Gipuzkoako Foru Aldundia. 2010-07-02. Seguran onartu dute Foru Araua.

Gipuzkoarrok ostiraletik aurrera badugu herritarren partaidetza arautzen duen eta partaidetzako ekimenen katalizatzaile izango den ekintza plan baten ildoak ezarriko dituen Foru Araua. Seguran egin zen Batzar Nagusien bilera ibiltarian onartu zen Araua EAJ, H1!, PSE/EE eta PPko batzarkideen babesarekin. Foru Arauaren ardatz nagusiak dira deliberaziozko partaidetza, autonomia teknikoa izango duen Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza berri bat sortzea, ekimena gauzatu dezaketen eragileei buruzko araudi hedagarria, eta Gizarte Kontseilu bat eta beste aholku organo batzuk inplikatzea, gerora erregelamendu bidez garatuko direnak. Lan handia izan da hau onartzea eta ospatzekoa da. Markel Olano, Gipuakoako Diputatu Nagusiak, bete du bere hitza. Foru Arau berritzaile bat aurkeztuko zuela esan zuen ikasturte honetan eta halaxe egin du. Kultura politiko berri baten ardatz garrantzitsua izango da arau berri hau.

Jarraitu irakurtzen