HONDAR GRISA, KUDEAKETA ILUNA

Zarauzko hondartza. 2014. Ekaina.
Zarauzko hondartza. 2014. Ekaina.

Erabakiak hartzen dituen bakoitzean, Bilduk argi eta garbi uzten du zein den bere politika estiloa: iluntasuna, bere kabuz aritzea, beste inorekin kontatu gabe. Azken adibidea Zarauzko hondartzarekin gertatatutakoa dugu. Espainiako Costas hondar berria botatzen aritu zen duela zenbait egun bertan. Erabilitako hondarra grisa da, Zarauzkoarekin zerikusirik ez duena, eta usain txarrei buruzko kexak ere izan dira. Hainbat herritarrek eta eragilek kezka agertu eta zalantzan jarri zuten erabakia.

Hondarra botatzeko erabakiaren arrastorik ez genuen oposizioko taldeok. Bilduk ez zuen batzordeetara ekarri, eta beste biderik ere ez zuen erabili informazioa emateko. Egoera horren aurrean, erabaki genuen idatzia aurkeztea Udalean, bereziki bi kontu argitzeko:

  • Nor izan den Costas-i hondarra botatzeko baimena eman dion Zarauzko Udaleko arduradun politikoa.
  • Nolako irizpide tekniko eta ekologikoak erabili dituen baimen hori justifikatzeko.
Jarraitu irakurtzen

Exito rotundo.

Eneko Urbieta, su caballo Iron-Star. Ganadores II. Carrera de Caballos Zarautz

De todos los eventos que organizamos desde Zarauzko Turismo Bulegoa éste es muy especial para mí. La carrera de caballos, tras esta segunda edición, ya se ha consolidado. Nadie podrá decir que a los zarauztarras no nos interesa  o que va muy poca gente. Las imágenes son una buena muestra . Un año más, la playa se ha llenado de niños y mayores, para disfrutar del galopar de los caballos. 18 caballos que han sudado lo suyo en un recorrido de 1.200 metros de playa donde hoy la arena no estaba dura en la parte sur. Nunca podré agradecer lo suficiente a los Aristi, padre e hijo, que con su cuadrilla de voluntarios hace posible la celebración de esta jornada. Eneko Urbieta, de Zumaia, y que ya ha ganado este año la carrera de Getaria y ha quedado tercero en la de Donostia, ha sido el vencedor de esta segunda edición con su caballo Iron- Star.  La segunda plaza ha sido para Ariane Isasi de Zornotza que corría con su caballo Asaban. Y en la final, en tecer lugar, ha quedado quien se llevo la txapela en la pasada edición, Xanti Telleria, con su caballo Toribio. Zorionak a todos !!!!.  

Jarraitu irakurtzen

Harriak zarauzko hondartzan


Zarautzen gaurko berria eta irudia argazkian ateratzen dena da. Hondartzako zenbait lekutan ez da hondarrik ikusten eta harriz estalia dago. Zerbait ari da gertatzen eta inork ez dauka erantzunik. Pasa den astean hondar asko etorri zen gure kostaldera eta orain itsasoak dena eraman du berriro ere. Eta hau guztia klima aldaketaren aurkako itun berria hizpide denean, gaurtik hasita Kopenhagen.
Jarraitu irakurtzen

Hondartzak garbi.

Oscar Rodriguez galiziar artista ezaguna lanean aritu da zarauzko hondartzan hondarrezko eskultura ikusgarria egiten. azkenean gaur ikusi dugu egindako lana. Benetan ikusgarria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Ingurugiro sailak hondartzen babeserako aurten garatzen ari den kanpainaren barruan kokatzen da ekintza, eta Zarauzko Turismo Bulegoarekin elkarlanean gauzatu da. Aipatutako kanpainaren leloa honakoa da: Zutaz ondo hitz egiten duen arrasto bat utzi. Hondartzak harrera egiten dizu. Errespeta ezazu. Ea urte osoan kontutan dugun.

Jarraitu irakurtzen

Azkenean eguzkia

Behar genuen eta azkenean agertu da gure artean EGUZKIA. Igande paregabea izan da eta denok pozik. Hondartza ere betetzen hasi da eta Santa Barbaratik pertsonak txingurriak dirudite. Uda on bat behar dugu negu gogorreko nahigabeak ahaztutzeko. Herriko ekonomiak ere behar dugu gure babesa eta laguntza. Denon artean lortuko dugu !!!!.
Jarraitu irakurtzen

Gauza txikien ardura.

Munoatik hondartzara jaisteko gaizki zegoen eta azken aldi honetan kexa asko jasotzen ari ginen Turismo Bulegoan. Azkenean lortu dugu konpontzea, argazkiak ikusi besterik ez dago, lehen eta orain. Brigada eta udaletxeko teknikariei, herritarrei- detaile zinegotziak – eskerrik asko. Denon artean egiten dugu herri bat eta hau adibide bat besterik ez da.

Jarraitu irakurtzen