Manolo Urbieta

Manolo Urbieta Zarauzko San Pelaio makila eskuetan duela. 10-06-26. Gaueko 00.00.

Emozioz beteta jaso zuen Manolo Urbietak Zarauzko San Pelaio makila, ostiral gauean udaletxe aurreko plazan. Lege Zaharren enparantza leporaino betea zegoen. Zorionak !!!

Jarraitu irakurtzen

Gora San Pelaio !!!

Hasi dira gure herriko festak. Atzo eguerdian eman genion hasiera San Pelaio Jaiei gure gaztetxo, erraldoi eta buruhandien eskutik.   Itsaso Aizpurua izan zen zuzendaritza makila hartu zuena udaletxean ospatu zen ekitaldian. Sanpelaioen hasiera zen, eta zarauztarrok festa giro ederrean murgildu ginen. Arratsalde partera, berriz, danborren hotsa nagusitu zen herrian Haur Kultur Taldeak antolatuta.  Haurrak danborrez eta makilez horniturik Azken Portutik, Iñurritzatik, Vista Alegretik eta Itxasmenditik abiatu ziren, kaleak girotzen. Gauean berriz Manolo Urbieta musikagileari San Pelaio Makila eman zitzaion ekitaldi oso hunkigarri batean. Festak hasi dira. Gozatu !!!!

Jarraitu irakurtzen

Manolo Urbieta

Manolo Urbieta. Zarauzko 2010ko San Pelaio makila.

2010ko Zarauzko San Pelaio makila Manolo Urbietari ematea erabaki dute herriko elkarte gastronomikoek herriko jai bezperan. Turismo bulegoak ere babestu du erabakia, aho batez.  Zorionak !!!. Manolo Urbieta Beristain musikagile eta musika irakaslea Zarautzen sortu zen 1934an. Arantzazun eta Erroman ikasi ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Musika ikasketak, berriz, Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen.

Jarraitu irakurtzen

Txosnak

San Pelaio jaiak. Zarauzko gaztetxoak udaletxe aurrean.

Maria Eizagirre Garatek  Diario Vascon  idatzitakoaren harira, argi eta garbi utzi nahi dut ez dela Zarauzko Udalaren asmoa, inolaz ere, “txosnak mapatik desagertaraztea”. Are gehiago, urtero baimenak ematen zaizkie herriko auzoetako festa guztietako txosnei, eta kirol talde eta elkarte sozialek antolatutakoei; garbiketan, edukiontzi berriak, komunak, hesiak eta oholtzak jartzerakoan, edo instalazio elektrikoarekin ere laguntzen zaie.

Horrelako jardueren atzean, Udalak bere egiten dituen eta bultzatu nahi dituen balore, printzipio eta politika batzuk daude: boluntariotza, herria eraikitzea, edota elkartegintza indartzea eta hainbat eragileren jarduera ekonomikoki ahalbidetzea. Gurekin Jai osatzen duten zenbait elkartek badute horren berri; zerbaitegatik aritu gara haiekin elkarlanean ekitaldiak antolatzerakoan inolako arazorik gabe.

Jarraitu irakurtzen

Verdini Dantza Taldea

Asteazken honetan, hilaren 26an, 22:30ean, Verdini Dantza Taldeak Argira izeneko ikuskizuna eramango du Iñurritzara (San Pelaio, Zarautz), Turismo Bulegoak antolatutako udako programazioaren barruan. Minusbaliotasun psikikoa duten pertsonek osatutako konpainia da Verdini, eta dagoeneko eskarmentu handia pilatu du, seigarren ikuskizuna baitu Argira izenekoa. Oso berezia eta hunkigarria izango da. Ea dena ondo ateratzen den.

Jarraitu irakurtzen