Errege Magoen kabalgataren bezperan, Bizar Zuri Zarauzko kaleetan barrena abiatzen da. Lege zahar Enparantzan denon eskutitzak jasotzen ditu.
Zorionak eta Urte Berri On !!!
Batu gaitezen Urola – Kostan

Batu Gaitezen ekimenaren barruan ekitaldi berezia izan da gaur Zarautzen. Zarautz eta Getaria arteko joan-etorriko ibilaldia antolatu dugu kostaldetik, hainbat herritarren eta EAJ-PNVren Urola-Kostako hautetsiren parte-hartzearekin: zinegotziak, alkateak, legebiltzarkideak, hala nola Maria Eugenia Arrizabalaga, eta Diputatuak, Arantza Tapia, esaterako.
Batu Gaitezen ekimenak egiten duen bakearen eta erabakitze eskubidearen aldeko proposamena Urola-Kostako herrietan sustraitzea da gure helburua. Denon artean herriz-herri egin beharreko ekintzak zehaztuko ditugu, eta aipatutako balore horiek bailararen aurrerapen ekonomiko, politiko eta sozialerako duten garrantzia nabarmendu nahi dugu. Urola-Kostarekin eta giza-eskubide guztiekin dugun konpromisoa aldarrikatuz. Hau da egin beharrekoa.
Joseba Egibar
Ayer el presidente del GBB ofreció una rueda de prensa en la sede que el partido tiene en el Antiguo, junto al Diputado General de Gipuzkoa, Markel Olano para dar cuenta de los logros conseguidos para el Territorio de Gipuzkoa gracias al pacto con Zapatero en Madrid. En el turno de preguntas hubo tiempo para el análisis de la actual situación política.
Joseba Egibar 2010-11-05
Joseba Egibar, Markel Olano eta Joseba Agirretxea EAJ-PNVko egoitzan prentsaurrekoan. Donostia. 2010-11-05
Alderdiaren batzarra
Atzo arratsaldean, 19:30etan, alderdiaren aberri batzarra izan genuen. Batzarkideon jakin-mina nabaria zen eta akordioaren muina ezagutzeko irrikitan geunden. Urkulluren esanetan alderdi sozialistarekin hitzartutako eskumenen inguruko akordioa primerakoa da eta aspaldiko abertzaleon eskakizuna, azkenean lortu da. Botila erdi hutsik ikusiko dutenak egon egongo dira baina ezin da ukatu EAJ-PNVek egin duen lana Gernikako Estatutua betetzeko. Bakea eta egoera politikoaren inguruko akordioak sinatzeko ere jarri dira zenbait zutabe, nahiz eta oraindik adostuta ez egon. Akordioak Patxi Lopez alde batera utzi du, jokoz kanpo, eta oposiziotik ere lan ederra egin daitekeela erakutsi. Herri hau lideratuko genuela esan genuen eta hitza betetzen ari gara. Bukatzeko, azken ideia bat; zein garrantzitsua den Madrilen ere, indar propioa izatea. Gure sei diputatuek, Erkoreka buru dela, izugarrizko zukua atera diote Zapateroren ahultasunari.
Batu Gaitezen ekimenaren aurkezpena.
BATU GAITEZEN ekimenak elkartzen gaituen gizon-emakumeok bi printzipio dauzkagu: giza eskubide guztiak errespetatzea eta euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea bultzatzea. 2010-10-02.
Egibar en Radio Euskadi.
La entrevista.
Zarauzko mitina
Euskal ikasturte politikoa EAJ-PNVek zarautzen antolatzen duen ekitaldiarekin hasten da. Orain dela 24 urte hasi ginen mitin-afari hau antolatzen Xabier Arzalluz buru zegoela. Aze garaiak !!!!. Orain berriz kalean antolatzen dugu. Zarauzko Foruen enparantzan. EAJk datozen hilabeteetan eta datorren urteko foru eta udal hauteskundeei begira gure politikaren ardatzak zeintzuk izango diren aurkeztu genituen. Ehunka alderdikide eta EAJren jarraitzaile bildu ginen, euriari aurre eginez . Ondo pasa genuen !!!.
Josu Erkoreka Zarauzko Batzokian.
Zarauzko EAJ-PNV alderdiak hilabetero hitzaldi bat antolatzen du. Ekainean Josu Erkoreka egon zen. Todos los meses, EAJ-PNV de Zarautz organiza