Saltokietan euskeraz !!!

Zarauzko merkatua

Zarauzko Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du. Herriko dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa izan da ESKA EZAZU EUSKARAZ ! kanpaina. Okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan jarri dugu martxan.  Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu ditugu: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Eta inprimategian egindako kartelak banatu dizkiegu, ikusgai jartzeko. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko. Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker.

Jarraitu irakurtzen