Eskerrik asko, irakasle!


075389DB-9CCB-40A5-AE63-B3CFB032904A_1_201_a

Dagoeneko hasi dira gure herrian ikastola eta ikastetxeetako gela hutsak ilusioz betetzen. Aurreko ikasturte xelebre harekin alderatuta, aurtengoa lasaiago edo ohikoago izango delakoan, Jokin Bildarratz hezkuntza sailburuaren hitzek kilikatu egin naute euskal hezkuntzaren ereduaren ituna lortzeko gertu gaudela adierazi duenean. Ez da, ez, berri txarra datozen belaunaldien heziketa nolakoa eta zein baliabiderekin izan behar duen sinatuz gero. Berri ona izango da hau hezkuntzako eragile nagusien babesa lortzen bada, eta benetako hauspoa garai berri hauetan.

Hala eta guztiz ere, protagonismoa beste batzuek izango dute kurtso berri honetan, eta ez dira ikasleak izango, irakasleak baizik. Erabakia guztiz garrantzitsua eta aldiro-aldiro egin beharrekoa. Gure etxeko gaztetxo eta gazteen heziketa dago beraien esku, eta horrek duen garrantziaz ez gara askotan jabetzen. Garai batean andereñoek eta maisuek beti zuten arrazoi; orain, berriz, badirudi inoiz ez dutela. Familia eta gizarteko zati gero eta handiago batek ez die eman beharreko babesa eskaintzen, eta horregatik da inportantea urte honetan gure begirada beren egunerokoan jartzea, egiten dutena baloratzea eta prestigioan jartzea. Ziur naiz gustuko izango dutela aipamen hau, baina benetan bihotzera iritsiko zaiena betikoa izango da: ikaslearen hitz goxoak ikasturte bukaeran.

Jarraitu irakurtzen