Naziogintza, elkarlanean

 

Captura de pantalla 2021-09-23 a las 9.28.07
Zuzeu webgunea. 2021-09-23.

Izurriteak agerian utzi ditu herri honen autogobernuaren indarguneak eta ahuleziak. Osakidetza edota gure zaharren egoitzak, esaterako, ondo baino hobeto kudeatu dira eta bat-batean hartu dira erabaki erangikorrak. Aldiz, Sanchez presidenteak, gure herriko eskumenei burla eginez, aldiro-aldiro telebistatik aditzera ematen zituen pandemiari aurre egiteko erabakiak. Denok ari begira nola zapaltzen zituen orain arte lortutakoak, eta aldi berean ezin ezer egin, egoera larrian baikeunden.

Gaitza gainditzen ari garen honetan, beste kontu batzuk ditugu hizpide, besteak beste,  euskararen osasuna. Hezkuntzan ez omen dira emaitza txukunak lortzen ari, eta kalean ere ez omen dugu gure aurrekoek egiten zuten maiztasunez egiten. Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, azkenengo adierazpenetan azaldu du bere kezka. Ez da berria eta Karmelo Landak ere bat egiten du egoera horrekin. Bi euskaldun, bi abertzale nahiz eta muturka dabiltzan bi alderditako kide izan. Nire ustez hortxe dago koxka. Gure artean ika-mikan gabiltzan bitartean besteak dira nagusi.

Jarraitu irakurtzen

Euskera eguna.

Euskera eguna. Aurkezpena Zarauzko udaletxean. 2010-11-30

Euskara bultzatzeko beharra plazara eta gizartera aterako du Zarautzek aurten ere, ostiral honetan, Euskararen Nazioarteko Egunean. Eta, urtero legez, jai giroan egingo du aldarrikapen hori, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta herriko ikastetxeen arteko elkarlanari esker.  Jarduera guztien berri eman genuen atzo Olatz Dorrondoro (Salbatore Mitxelena), Arrate Makazaga (Orokieta),  Ander Ibarguren (Antoniano), Jon Arruti (Lasalle), Miren Egaña (Oteitza) eta Arantxa Echave (Institutua) ikastetxeetako ordezkariek.   

Antolatuko diren jardueren helburua euskarari dagokion garrantzia eta indarra ematea da, eta Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, normalizazio beharra eta urtean zehar horretarako egiten den lana gizarteratzea, euskararen etorkizunerako giltzarri diren haurrak partaide zuzen bilakatuz.

Jarraitu irakurtzen

Saltokietan euskeraz !!!

Zarauzko merkatua

Zarauzko Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du. Herriko dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa izan da ESKA EZAZU EUSKARAZ ! kanpaina. Okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan jarri dugu martxan.  Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu ditugu: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Eta inprimategian egindako kartelak banatu dizkiegu, ikusgai jartzeko. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko. Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker.

Jarraitu irakurtzen