Zubi lanak

Zarautz. Desertu txikia. Itsas pasealekua.
Zarautz. Desertu txikia. Itsas pasealekua.

Asteburu honetan, Donostiak Maria Cristina zubian eman dio hasiera Europako Hiri Kulturalari. Azken hamarkadan euskaldunok iraganean izan ditugun liskarrak eta ezin ikusiak  ahaztu nahian gabiltza, eta, kultura lagun, etorkizuneko elkarbizitzaren  zubi berria erakitzea erabaki dugu urte berriko lehen egun hauetan.

Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoarrok prest

Joan den larunbatean, Gipuzkoa Prest dinamika aurkeztu genion lurraldeko gizarteari, gure alderdiak Batzar Nagusietarako, Donostiarako eta beste 15 herritarako aurkeztuko dituen hautagaiak ezagutarazteaz gain. “Pertsona askeek osaturiko gizarte askea” eraikitzen laguntzea helburu duen proiektua. Horretarako baditugu pertsonak, eta baditugu ideiak. Luzaroan aritu gara lurraldeko elkarte eta eragileekin, beraien proposamenak jasotzen eta lantzen, eta ahalegin horren emaitza dira aurkeztu ditugun lau gaikako Prest dokumentuak: Gobernu Onari, Gizarte Ongizateari, Ekonomiari, eta Estrategia Politikoari buruzkoak. Hemendik aurrera, dokumentu horiek berriz ere kontrastatuko eta eztabaidatuko ditugu herritarrekin eta herri-eragileekin, guztion artean ekintza politiko irekiagoa, etikoa, eraginkorragoa, eta autokritikoagoa diseinatuko dugun itxaropenarekin. Ilusio handia pizten duen proiektua da eta niretzat ohore eta plazer handia izaten ari da honen antolaketan parte hartzea.

 

Jarraitu irakurtzen

Andoniren erronkak

Andoni Ortuzar.EBBko presidentea. 2013-01-10
Andoni Ortuzar.EBBko presidentea. 2013-01-10

Joan den larunbataz geroztik alderdiak presidente berria dauka. Urkullu lehendakariaren lekukoa hartu du Andoni Ortuzarrek EBBko buru gisa, baina izango dituen erronkak Urkulluk izan zituenaren oso desberdinak izango dira. Abertzaletasunaren erreferente nagusia izateaz gain, orain Eusko Jaurlaritza kudeatzeko ardura ere badu alderdiak, gure herriak bizi duen inoizko egoera ekonomikorik zailenetakoan. Euskal jendartearen nahia da agintari berriek krisialditik ateratzeko neurriekin asmatzea, bakean bizitzea, eta bere etorkizuna askatasunez eta modu demokratikoan erabakitzea. Guzti horregatik eman dio, hain justu, babes zabala EAJri duela gutxi egin diren hauteskundeetan. Andoniri aspirazio zaharrak baina erronka berriak dituen alderdia eramatea egokituko zaio. Bere zortea afiliatuok gure herrietan eta batzokietan egingo dugun lanari lotuta dago. Zarautzen gogor jarraituko dugu lanean.

Jarraitu irakurtzen