Boost

30 pertsona, emakume zein gizon, gazte eta helduak, hainbat lanbidetakoak eta lurraldeko txoko guztietatik etorritakoak, bat egin dute plaza berean Gipuzkoaren erronkak zeintzuk diren aztertzeko. Hilero gai bati erreparatuko diote, eta beraien gogoetak beste guztientzako bide-orria izan daiteke.

Galdera egokiak egitea da gakoa, burua astintzea eta gorputza deseroso sentiaraztea, konformismoan erori gabe eta gure herriaren geroa indartzeko behar-beharrezkoak diren erantzunak aurkitzeko.

  • Nork gobernatzen ditu gobernatzen dutenak?
  • Zein tributako kide zara?
  • Zerk egiten gaitu espezie hobea?
  • Makina bat baino gizatiarragoak al gara?
  • Zure aurrerapena nire aurrerapena al da?

 

Horiek eta beste batzuk izango dira eztabaidagai Etorkizuna Eraikizen baitan abian jarritako Boost ekimen berria. Ziurgabetasuna, egonezina eta noraezean gauden honetan, ekintza honek badu zerbait berezia: galdera egokien indarra. Ez dugu bukaera ezagutzen dugun pelikula bat ikustera joan nahi, ezta atzerriko irudiak eta istorioak ikusi nahi ere; hemengo errealitatea aintzat hartuta, mundu zabaleko joerak aztertuz, gure herriaren etorkizuna landu nahi dugu.

Ez da lan makala izango, baina esfortzuak mereziko du. Galdera-erantzun egokiak behar ditugu geureari ekiteko, oraingoan ez diezaiegun besteei utzi gure herriaren etorkizunak zein izan behar duen erabakitzen, hori ere gure esku baitago.

Jarraitu irakurtzen