Markel olano herriz herri

 

Ez da ohikoa politiko bat herritarrekin kontaktu zuzena izatea erakundearen kudeaketa zein den adierazteko. Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia herriz herri eta eskualdez eskualde dabil Gipuzkoaren errealitatea ezagutzera ematen eta Aldundia herri eta eskualde horietan egiten ari den kudeaketa azaltzen. Ideia benetan ona iruditzen zait. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeak etorkizunera begira dituen arazoak eta erronkak gipuzkoar guztiekin partekatu nahi ditu eta herritarren ekarpenak eta kritikak zuzenean entzun nahi ditu. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundia Zure Herrian  egitasmoa jarri du martxan. Zarautza ere etorriko da. Hala esan du behintzat.

Jarraitu irakurtzen

Andereño aitzindariak, aitortza eta gorazarrea.

Nekane Auzmendi (beheran), Kontxita Beitia (goian ezkerrean) eta Mari Karmen Oiarbide (goian eskuinean).

Gaur Diario Vasco eta Berria periodikoak Koldo Tellatu Ikastolen Elkarteko presidenteak idatzitako iritzi artikuloa kaleratzen dute. Oso interesgarria. Hola dio.
Euskal nortasuna berreskuratzeko lanaren oinarri sendoenetako bat izan zen ikastolen mugimendua, XX. mendearen azken berrogeita hamar urteetan. Euskararen batasunarekin batera, ikastolak indar eragile ezinbestekoa izan ziren, hizkuntza eta herrigintza ikuspegi bat berreskuratzeko». «Gizartearekiko atxikimendua, askatasuna eta Euskal Herriaren izatea oinarrizko balioak izan ziren ikastolen hezkuntza proiektuan».
Jarraitu irakurtzen