Astirekin etorkizuna

Gure herritik kanpo askotan esaten digute zeinen herri kirolzalea dugun. Eta egia da. Kirol asko egiten da eta maila handiko txapelketak antolatzen dira urtean zehar. Nazioarteko Surf Txapelketa, triatloia, Zarautz-Gernika-Zarautz klasikoa, 3×3 saskibaloi txapelketa… Ospe handiko kirolariak ere baditugu: Ainhoa Murua, Aritz Aranburu, Adrian Kaperotxipi, Dani Estrada edota Borja Iradier. Gipuzkoako herri gutxik esan dezakete bi kirolari bidali dituztela Txinako Olinpiar Jokoetara. Orain dela urte batzuk kiroldegi berria inaguratu genuen, baina dagoeneko txikia gelditu zaigu, nahiz eta zarauztarrok oso ondo ebaluatu eskaintzen den zerbitzua. Ikastetxeetako jolas eta kirol guneak ere gainezka daude. Talde asko dira, kirol praktika handia dago eta udaletxera jo dute behin baino gehiagotan instalakuntzak hobetzeko eskatuz. Etorkizuna nire ustez Astin dago. Zarauzko etorkizuna definitzerakoan gure alderdiak behin eta berriro aipatu zuen Astin, kirol gune zabala eta handi bat egin behar genuela. Momentua iritsi da. Goazen denon artean nola izan beharko lukeen definitzera. Bideak konpondu, atletismo pista sortu, aldagela txukun jarri eta zerbitzu integral bat abian jarri. Ez da posible, argazkian ikus daitekeen moduan, oraindik, gaztetxo asko dabiltzan leku bat horrela edukitzea. Jakin badakit Iban San Martin adiskidea honetan dabilela buru belarri. Igerileku, surfa egiteko olatu gune berri bat edo belodromo¬†instalakuntza erakitzeko proiektu eta ideak badaude. ¬†Lanak merezi du.

Jarraitu irakurtzen