Hondartzak garbi.

Oscar Rodriguez galiziar artista ezaguna lanean aritu da zarauzko hondartzan hondarrezko eskultura ikusgarria egiten. azkenean gaur ikusi dugu egindako lana. Benetan ikusgarria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Ingurugiro sailak hondartzen babeserako aurten garatzen ari den kanpainaren barruan kokatzen da ekintza, eta Zarauzko Turismo Bulegoarekin elkarlanean gauzatu da. Aipatutako kanpainaren leloa honakoa da: Zutaz ondo hitz egiten duen arrasto bat utzi. Hondartzak harrera egiten dizu. Errespeta ezazu. Ea urte osoan kontutan dugun.

Jarraitu irakurtzen